Aurkezpena

Musika Eskola

Ongi etorri Andrés Isasi Musika Eskolara. Eskola honetan adin guztietako pertsonak aurkituko dituzu, lau urtetik aurrera, instrumentu desberdinak jotzen, abesten eta musika egiten hainbat taldetan. Interes berberak batzen gaitu denok: musika gogoko dugu eta hizkuntza hori ikasi nahi dugu. Guren ekimenak bi egoitzetan eskaintzen ditugu: Areetan eta Algortan.

Bizi proiektua aurrera doa: honen helburua da euskara eta gaztelaniaren elkarbizitza bultzatzea eta 4-6 urteko ikasleekin ezarria dugu.

“Andrés Isasi” Musika-Eskola musika-jardueraren ezagutzara eta praktikara hurbiltzea ahalbidetzen duen Getxoko Udaleko Erakunde Autonomoa da.

Xehe-xehe ezagutu ahal izateko, bost urtetik aurrera, gure Musika-Eskolan matrikulatu ahal izango duzu. Musika-Eskolatik musika-hezkuntzak zuri pertsona moduan garatzen laguntzea nahi dugu, hezkuntza artistikoa den aldetik zuen sentikortasunaren garapenean lagun diezazuen.

Horregatik, oro har, getxotarrei eta, bereziki, ikasleei, egunetik egunera zerbitzu hobea eskaintzeko ahaleginean diharduen profesional-taldea dugu. 

“Andrés Isasi” Musika Eskolaren xedea da “Getxoko herritarrei musikako hezkuntza-proiektua eskaintzea, pedagogikoki erakargarria, musikalki eraginkorra eta ekonomikoki bideragarria dena, musikako joera guztiei zabalik dagoen instrumentuko irakaskuntza osoan oinarriturik, eta adina ikasteko eragozpena ez izateko moduan”.

Gure jarduketak hurrengo balore hauen gainean oinarriturik daude:

  • Herritarrei zerbitzua eskaintzeko jarrera: herritarren beharrizan eta espektatiben aurrean errezeptiboak izanik.
  • Begirunea: bestelako iritzien zilegitasuna onartuz, ados egon ez arren.
  • Gizabidezko konpromisoa: gizabidezko portaeren garapenean inplikatuz.
  • Partaidetza: Musika Eskolan parte hartzeko kultura sustatuz.
  • Hurbiltasuna: adikorrak eta hurbilak izaten saiatuz, gure erabiltzaileek agertutako kontuak aktiboki entzunez.
  • Elkartasuna: egoera ahulean dauden pertsonekin konprometituz.
  • Zintzotasuna eta gardentasuna: osotasunez jokatuz eta egiten ditugun jardueren gaineko informazioa eskuratzea erraztuz.
  • Sormena eta berrikuntza: arazoei konponbide berriei, egiteko modu berriei, arazo horiei aurre egiteko modu berriei zabalik dagoen mentalitateaz aurre eginez.
  • Eraginkortasuna: arazo eta beharrizanei erantzun egokia emanez beharrezko denbora eta forman eta arrazoizko kostuekin.
- Lanpostuen Zerrenda 

Kontaktoa

Areeta:
Las Mercedes, 6 - 48930 Getxo - Bizkaia
944 646 011 - aisasi@getxo.eus

Algorta
Avenida Basagoiti, 77 - 48991 Getxo - Bizkaia
944 646 011 - aisasi@getxo.eus

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +