Araudia eta dokumentazioa

Eskaerak eta maileguak

Tasa eta prezioak

  • 1.- Urte osorako matrikula (denentzat): 30 €
    2.- Urte osorako tasak:
        a. Musika-tresna: 351 €
        b. Musika-tresnaren Hastapena: 45 €
        c. Taldekako irakasgaiak: 198 €
    (Musika eta Mugimendua, Musika-Hizkuntza, Orkestra, Banda, Abesbatza, Ganbera-taldea, Fanfarrea, Konboa, Informatika Musikala, Ahots-teknika…)
        d. Musikoterapia: irakaskuntza denboraren arabera
  • Irakaskuntza indartuari dagozkion kuotak ziklo bakoitzerako laguntza pertsonalaren arabera aplikatuko dira, tresnaren irakaskuntzari dagokion kuota abiapuntu hartuta.
  • Matrikula, irailaren bigarren hamabostaldian ordainduko da, plaza eta ordutegiak baieztatu ondoren. MATRIKULAREN ZENBATEKOA EZ DA ITZULIKO.
  • Tasen ordainketa 9 hillerokotan banatuko da urritik ekainera.
  • Getxoko udalerrian erroldatuta ez dauden ikasleek tasetan %50 gehiago ordainduko dute.

Baja eta lan utzialdiak Musika Eskolan

Ikasturtean zehar, baja edo eszedentzia akademikoa eska dezakezu.

BAJAk irakasgai zehatz baten ikasketa borondatez utzi nahi duzula adierazten du. Honek zera esan nahi du: berriro ere Musika Eskolan hasi nahi izanez gero, ez duzula inolako lehentasunik izango onartua izateko eskaera egiteko unean.

ESZEDENTZIAK, berriz, ikasturte osoan edo beronen zati batean eskoletara etortzeko ezintasuna adierazten du, gaixotasuna, ikasketak edo lan- edo familia-egoera bereziren batengatik. Eszedentzia eskatzeak ez dakar berehalako onarpena. Emateko, baiezko balorazioa izan behar du Musika Eskolako Administrazioaren partetik; ez da bi ikasturte jarraitu baino gehiagorako emango eta urtero eskatu behar da.

Eszedentziak ez dakar tokia gordetzea, baina bai ikaslea Musika Eskolan matrikulatuta zegoeneko irakasgaian onartua izateko lehentasuna eskaera berrien aurrean.

Ikasle onaren dekalogoa

  • Musika ikasteak eguneroko praktika behar du.
  • Musika, edozein sasoitan ikasi behar da (baita oporraldietan eta azterketa-garaian ere).
  • Hobe da ikastaldiak eguneroko saio laburretan antolatzea, asteburuan izugarri nekatu baino.
  • Ongi antolatu egin beharreko guztia: etxerako lanak, ikastaldiak eta bestelako betebeharrak. Horrela, guztia egiteko astia izango duzu.
  • Musika praktikatzeko ordu finkoak ezarri.
  • Leku lasaia eta isila behar duzu, inor ez eragozteko eta eragotzia ez izateko.
  • Teknika- edo soinu-ariketekin hasi, berotzeko balio ditzaketenak.
  • Arretaz irakurri partitura. Ez dira nota soilak. Senti ezazu musika.
  • Ez jo beti obra hasieratik amaiera arte. Har ezazu zatika eta digitazio-arazo teknikoak konpondu… Sortutako zalantzak irakasleari azaldu.
  • Zure denboraren zati bat kontzertuetara joaten eta musika entzuten eman. Gauza asko ikas daitezke entzunez.
  • Arretaz entzun zeure burua: erritmoa, afinazioa, fraseatzea eta soinuaren kalitatea zaindu.
  • Zentzuzko ikasketak denbora eta errepikapen asko aurrezten ditu. 

Orri honetako dokumentuak PDF formatuan daude eta “Adobe Acrobat Reader” programarekin ikus daitezke. Programa hori ez badaukazu, hemen jaitsi dezakezu (ikono honen gainean klikatuz gero zure nabigatzailean beste leiho bat irekiko da)

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +