Matrikula

 

Música

2018/2019 Ikasturtea. Orientabideak ikasle ofizialen matrikulaziorako

  • Matrikulatzeko epea: apirilaren 9tik 22ra arte 
  • Matrikulazioa: on-line edo aurrez aurre egin dezakezu.
    - Aurrez aurreko matrikulazioa: Musika Eskolako bulegoetan matrikula-orria entregatuz, aldez aurretik Eskolan eskatu eta bete behar duzuna.
    - On-line matrikulazioa: Prozesu hau Udalaren web-orriaren bitartez egin dezakezu, Administrazio Elektronikorako Bulegoa (AEB) atalean, orri nagusiaren eskuinaldean.
    AEBn zaudenean, sartzeko modu bi dituzu:
    - Ziurtagiri Digitalaren bidez: Horra sartzeko, ikasleak derrigorrean ziurtagiri digitaleko txartela eduki behar du (NAN elektronikoa, ONA txartela edo antzekoren bat)
    - Erabiltzaile eta pasahitza bidez: Emailean aurkituko dituzun erabiltzaile eta pasahitza erabiliz.
    Ikasle batek baino gehiagok erabiltzen badute helbide elektroniko bera, erabiltzailea NAN zenbakia izango da, NAN agiria ez duten ikasleek ezin izango dute egin matrikula on-line; ikasle horiek matrikula aurrez aurre egin beharko dute.
  • Bete beharrekoa:
    Sartu ondoren Musika Eskola izeneko atal bat duzu eta horrek beste azpiatal bi ditu:
    1.- Datu pertsonalak: Bertan zure pasahitza eta korreo elektronikoa aldatu ahal dituzu.
    2.- Nire matrikula-proposamena:
    Bertan aurkituko duzun galdetegian honako hauek egin ditzakezu:
    - Zure datu pertsonalak alda ditzakezu: helbidea, telefono zenbakia, kontu korrontearen zenbakia… Zuzenak badira, ez duzu ezer aldatu behar.
    - 2017/2018 ikasturtean aukeratu dituzun irakasgaiak agertuko zaizkizu. Irakasgai horietan, eta ez beste inon, matrikulatuta jarraitu nahi baduzu, sakatu “bidali” botoia. Aurrematrikula bidalita egongo da eta egiaztatzeko PDF jasoko duzu.
    Aurrematrikula-proposamena aldatu nahi baduzu:
    - Markatuta dagoen laukitxoan klik eginez, desaktibatu egingo da. Horrek esan nahi du ez duzula jarraitu nahi irakasgai horretan matrikulatuta.
    2017/2018 ikasturtean egin ez duzun irakasgairen batean matrikulatu nahi baduzu, aukera ezazu/itzazu 2018/2019 ikasturterako zein irakasgai aukeratu nahi duzun/dituzun. Egin klik “bidali” botoian eta aurrematrikula bidalita egongo da. Zuk egiaztatzeko PDF bat jasoko
    duzu.
    Oraindik musika tresnarik ikasi ez baduzu, baina orain egin behar baduzu, aukera itzazu hiru tresna eta ordenatu lehentasunaren arabera horretarako ikusgarri duzun tolesgarri batean. Beherago, musika-tresna esleitzeko irizpideak azalduko ditugu.
    Irakasgaiak aukeratu ondoren, sakatu “bidali” botoia. Aurrematrikula bidalita egongo da eta egiaztatzeko PDF bat jasoko duzu.
  • Oharrak:
    - Ikasleak egoitzetan banatzea: Datorren urtean ikasleek 2017-2018 ikasturte honetan ikasi duten egoitza berean jarraituko dute ikasten; edozergatik egoitza aldatu nahi izanez gero, matrikularekin batera PDF formatuan erantsi beharko du egoitza-aldaketa eskatzeko arrazoia azaltzeko idatzia. Ez da onartuko egoitza aldatzeko eskaririk matrikulatzeko epea amaitu ondoren. Ekainaren 15erako aztertuko dira egoitza-aldaketa egiteko eskari guztiak.
    - Irakasgaien tasen eta matrikularen prezioak:
    Urteko matrikula (Guztientzat): 30€
    Urteko tasak:
               Bakarkako irakasgaiak: 351€
               Taldekako irakasgaiak: 198€
               Harrera: 45€
               Musikoterapia (eskola-denboraren arabera)
    Getxon erroldatuta ez dauden ikasleek % 50 gehiago ordaindu beharko dute tasetan. Matrikula irailean ordainduko da eta tasak urritik ekainera bederatzi hilean banatuta.
    - Harrerako irakasgaia: 1 mailan 3 moduluan matrikula egingo duen ikasleak Harrerako irakasgaian ere egin beharko du matrikula. Irakasgai hau 5 ostiraletan emango da ikasturtean zehar; kontzertu didaktiko gisakoa izango da, horren ostean tailer moduko saio batzuk izango dira eta bertan ikasleek aipatutako kontzertuko tresnak ezagutu eta probatuko dituzte.
    - Bizi proiektua: Bizi proiektua aurrera doa; honen helburua da euskara eta gaztelaniaren elkarbizitza bultzatzea eta horretarako ikasgaiak nagusiki euskaraz izaten dira hizkuntza menperatzen ez duten ikasleei arreta pertsonalizatua eskainiz. Datorren ikasturterako N2M2 mailara zabalduko da, bereziki ikasle gaztetxoenen kasuan.
    - Datorren ikasturtean musika tresna hartu behar duten ikasleak: 1 maila 3 moduluan eta 2 mailan 1 moduluan matrikulatzen diren ikasleek (orain arte hartu ez dutenek) datorren ikasturtean tresna hartu behar dute. Horretarako, matrikula-orrian adierazi behar dituzte jo
    nahiko lituzketen hiru tresna, lehentasunaren arabera. Espero dugu, ahal dugun neurrian, zuek eskatutakoari erantzun ahal izatea.
    Plazen eskaria eskaintza baino handiagoa denean, zozketa egingo da dauden plazak esleitzeko. Lehen tresnarako plaza libre guztiak beteta daudenean, eskatutako bigarren edo hirugarren tresna esleituko da lehen tresnarako egindako zozketako ordena errespetatuz, beti ere dauden plazak bete arte. Ikasleren bati ezin izan bazaio esleitu eskatu dituen hiru tresnetako bat ere, eskolan irakasten diren gainontzeko tresnetarako aukera emango zaio. Egoera honetan dauden ikasle guztien artean zozketa bat egingo da eta horren arabera emango dira plazak.
    - Indartutako irakaskuntza: Honen helburua da ikasleak prestatzea irakaskuntza arauturako (kontserbatoriorako) sarrera-proba gainditzeko; horretarako, ikasleak gaitasun, interes eta probetxu nahikoa erakutsi beharko du eta, gainera, ezinbestekoa izango da
    tutorearen eta musika-lengoaia irakaslearen oniritzia.
    - Musikoterapia: Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleei zuzendua, jarduera soinumusikalen bidez ikasleen alor kognitiboa, emoziozkoa, fisikoa eta harremanetako-sozialaren garapena erraztea du helburu; horretarako, ahotsa, gorputza eta erabiltzeko errazak diren musika-tresnez baliatuko gara. Musikoterapiak ahalmenak garatu nahi ditu eta gustuko esperientziak izateko aukera ematen du, musika emozioen adierazpena eta komunikazioa errazten duen tresna gisa erabiliz.
  • Edozein zalantza argitzeko, etorri Andrés Isasi Musika Eskolara:
    - Areetan, Mesedeetako kalea 6, goizez (09:30 - 13:30) zein arratsaldez (16:00 - 20:00), 944.646.011 telefonoa
    - Algortan, Basagoiti etorbidea 77, arratsaldez (15:30 - 20:30), 944.646.022 telefonoa
    - Korreo elektronikoa: aisasi@getxo.eus

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +