Ikasketak

Sartzeko adina eta espezialitateak. Musika Eskolako mailak eta moduluak

Instrumentuko espezialitateak

Hautatutako instrumentuaren ikaskuntzak musikako errepertorio aberats eta anitzaren bidez adierazteko eta komunikatzeko bidea edukitzea ahalbidetuko dizu, beti zure mailari egokituta. Lan teknikoa ikaskuntza honen zati garrantzitsua da, izan ere, musikako obrak egoki interpretatu eta ulertzea ahalbidetuko dizu.

Eskolak instrumentuen familia zabalaren artean hautatzeko aukera eskaintzen dizu: plantilla sinfoniko osoa, sustrai tradizionaleko instrumentuak, jazzaren adarra eta, jakina, kantua espezialitate gisa.

Musikako espezialitateak (Excel dokumentua /18 kb)

Multzoko irakaskuntzak

Musika Eskolaren musikako hezkuntzak garrantzi handia ematen die ikaskuntza eta praktikari multzoko musikan. Horrela, tutoreak egokitzat jotzen duenean, eskolak musika taldeak ditu eta hauetan zentroko ia ikasle guztiak isla daitezke. Taldeok honakoak dira: hariko orkestrak, musika bandak, gitarrako taldeak, jazzeko konboak, akordeoi taldeak, abesbatzak, sustrai tradizionaleko fanfarreak, txirulen taldeak eta ganberako beste motatako taldeak...

Multzoko praktika hauetan eskola kolektiboetan garatutako lanarekin jarraitzen dugu eta hurrengoak bezalako kontuei garrantzi berezia ematen diegu: taldeko afinazioa, aditzea, soinuko balantzea, tinbrea, bat-etortzea eta musika batera egiteko zentzua.

Irakaskuntza Osagarriak

Musikako Informatika

Gaur egun informatika nonahi dago, arlo guztietan, eta musikak ez dio ihes egiten errealitate horri. Musikariak bere partiturak editatu eta inprimatu ahal ditzake, entzumen- eta erritmo-entrenamenduko ariketak egin ditzake, hainbat soinu nahastu, sortu eta manipulatu ahal ditzake, grabatu, nahastu… Aukera anitz daude. Modu honetan eskolak bere ikasleei musikako informatikan sartzeko eta edozein mailatan ikasteko aukera eman nahi die.

Entzumena

Epigrafe honen atzean, hizkuntzaren ezagutzak ez dituzten helduei zuzendutako jarduera aberatsa ezkutatzen da. Jarduera honen helburua da musikaz modu aktiboan eta kontzientean gozatzeko eta bere burua aberasteko gaitasuna garatzea.
Garatzen ditugun musikako ezagutzen sorta zabalean honakoak daude: musikako instrumentu guztiak identifikatzea, musikako forma guztiak bereiztea (kontzertua, sinfonia, lieda…) edo musikako obrak ikastea Barrokotik gure garaietara arte.

Musikako Hizkuntza

Musikako hizkuntzaren ikaskuntzaren helburua da ahots, erritmo eta entzumeneko hainbat gaitasun garatzea, musikako testua ulertu eta jotzen laguntzen digutenak, bai eta hizkuntza berri honetan alfabetatzea ere. Arnasketa zuzena ikastea, kanonak erabiltzea, ahots bat edo biko melodiak eta abestiak, erritmoaren egitura guztien ezagutza, intonazioa eta musikako teoriaren alderdiak menperatzea, lortzen laguntzen diguten tresnetako bat dira.

Kontaktua

Kontaktua 1. mailako azkeneko urtean dauden ikasleei zuzendutako jarduera da, hauek, ondorioz, aurki instrumentu bat aukeratu beharko dute. Jarduera honen bidez ikasleek saio bat egingo dute instrumentuko espezialitate guztietan. Eskolak bere ikasle guztiei instrumentuekin kontaktu zuzenagoa edukitzeko aukera eman nahi die.

Musikoterapia

Hezkuntzako Beharrizan Bereziak dituzten ikasleei zuzenduta, bere helburua da ikasleen arlo kognitiboa, emozionala, fisikoa eta harreman-gizartekoa garatzen laguntzea soinu eta musikako jardueren bidez. Horretarako ahotsa, gorputza eta erraz erabil daitezkeen musikako tresnak bezalako elementuak erabiltzen ditugu. Musikoterapiak potentzialak garatzea bilatzen du eta musikako esperientzia atsegin emaileak edukitzeko eskaintzen du. Bertan musikak emozioak adierazten eta komunikatzen errazteko tresnarena egiten du.

Jarduerak, musika eta instrumentuak ikasle bakoitzari egokitzen zaizkio eta helburuak pertsonalizatuak dira, bere beharrizan eta gaitasunei kasu eginez.

Bi modalitate daude: 40 minutuko banako saioa astean eta taldeko saioa. Ikasleak banaka edo taldean joango dira hauetako bakoitzarekin lan egin beharreko alderdirik garrantzitsuenen arabera.

Ikaskuntzaren jarraipena

Hezkuntzako zentro guztietan ohikoa denez, Musika Eskolak arreta berezia eskaintzen dio ikasleen ikaskuntzaren bilakaerari, gure ikasleen musikako gaitasunak hobeto garatu ahal izateko helburuz.

Atal honetan tutorearen eta tutoretzen irudiaren eginkizun garrantzitsua aurkezten dizuegu. Lehenik, ikaslearen bilakaera eta orientazioaren arduraduna da zentroan gurasoekin elkarlan estuan eta bigarrenak irakasle guztien bilerak dira ikaslearen garapena ebaluatzeko.

Ikasleen ebaluazioa etengabekoa izango da, eta irakasleek ikasleak helburuak eta edukiak betetzen dituen aztertuko dute. Emaitza hau hiruhilekoko buletinean islatuko da. Honek ikaslearen bilakaeraren berri emango du.

Irakaskuntza indartua

Musika Eskolaren xede orokorra da musikako prestakuntza eskaintzea edozein adinako pertsonei, bokazio profesionala ez badute ere eta, aldi berean, ikasketa profesionaletarako orientazio eta prestaketako eginkizuna, bokazio eta gaitasun berezia agertzen dutenei zuzenduta.

Prestaketa profesional honi erantzuna emateko, hain zuzen ere, Musika Eskolaren barruan irakaskuntza indartuko modalitatea sortu dugu. Aukera honi heltzea egongo da nolabaiteko gaitasunak frogatuz gero, eta beti irakasle tutoreak eta Eskolako zuzendaritzako taldeak ontzat emanez gero.

 

Ikasleek ikasitakoaren jarraipena

Tutorea eta tutoretzak

Tutorea, ikasleak zentroan izandako eboluzioaren irakasle arduraduna da. Horretarako, aldizkako hitzorduak izango ditu gurasoekin, ikaslearen eboluzioari buruzko informazioa emateko.

Ikaslea musika-tresna eta musika-lengoaia ikasten ari bada, tutorea tresna-irakaslea izango da. Tresnarik ikasten ez badu, musika-lengoaia irakaslea izango da. Eta bi tresna edo gehiago ikastekotan, tutorea denbora gehiago ikasten daraman tresnaren irakaslea izango da.

Ikasle bakoitzak dituen irakasleak hiruhilero biltzen dira tutoretza-saioetan, ikaslearen aurrerapen eta jarreraren araberako ebaluazioa egiteko.

Ebaluazioa

Ikaslearen ebaluazioa etengabea izango da (ikasturtean zehar egindakoa), irakasleek ikasleak betetako helburu eta edukiak aztertuko dituztelarik.

Ebaluazioaren emaitza hiruhilero adieraziko da. Datorren ikasturteko ebaluazio-datak, hauek dira:

  • 1. ebaluazioa: abenduaren 15an
  • 2. ebaluazioa: martxoaren 23an 
  • 3. ebaluazioa: ekainaren 15an

Ebaluazioak, ikasleak hiru arlo nagusitan izandako aurrerapenak ditu kontutan: kontzeptuena, prozedurena eta jarrerarena. Ebaluazioaren azken emaitza, lau kalifikazio-mota desberdinetan laburtzen da: A (bikainaren baliokide), B (oso ongiren baliokide), C (ongiren baliokide) eta D (gutxiegiren baliokide).

Behin txostena hartu eta gero, ikaslearen arduradun tutoreak sinaturik itzuli beharko da.

Maila-gainditzeak

Ikasleen ebaluazioaren barne, aipatzekoak dira maila-gainditzeak. Hauek emanaldi bereziak dira, 2. eta 3. Mailaren erdian edo bukaeran dauden ikasleek, eta irakasleek esanda, hauek baitira lortutako prestakuntza-maila ezagutzen dutenak, Eskolan erdietsitako heldutasun musikalaren maila publikoaren aurrean erakuts dezaten. Erakustaldi hau bai musika-tresnan baita musika-lengoaian ere egiten da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +