Departamenduak
Irakaskuntzaren alorra departamentu didaktikoetan azpibanatuta dago, eta haiek instrumentuetan dauden antzekotasunen arabera sailkatuta daude.
Departamentuak ondokoak dira:
- Soken departamentua
- Musika-lenguaiako departamentua
- Pianoaren departamentua
- Sustrai tradizionala duten instrumentuen departamentua (lotura atalaren blogarekin)
- Haizezko eta perkusiozko departamentua
Atalak Musika Eskolako irakasleentzat erreferentziazkoak diren lantaldeak dira, eta beren helburuak dira:
- Irakasleen topagune izatea: eztabaidatzeko gunea eta metodologiak nahiz hezkuntza-teknikak trukatzeko, haiek ikasleengan aplikatzean kontrastatzea, ikasleei ematen zaien informazioaren kanalizatzaileak.
- Ildo pedagogikoa lantzea eta proposatzea, Musika Eskolako gainerako lan-taldeekin koordinatuz.
- Ekintzetan, trukeetan… ikasleen parte-hartzea antolatzea eta dinamizatzea.
- Eskolako taldeetan parte hartzea sustatzea.
- Ikasleen hezkuntza-aukerei, eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa ematea, aholkatzea eta orientatzea.
- Ikasteko ohituretan, diziplinan eta irmotasunean hausnartzea eta hobekuntzak proposatzea, ikasleak motibatuz, suspertuz eta haiek egindako lan ona aitortuz.
Udaltzaingoa
94 466 0202