Musika Eskolaren ekintzak

Musika Eskola

Musika Eskolaren proiektuaren planteamendua musikalki eraginkorra izatea neurtzen duen elementuetako bat, Andrés Isasi Musika Eskolak egindako entzunaldi eta kontzertu ekintzak dira.

Kontua da, ikasleek ikasten duten musikaz komunikazio bide bat egiteko ekitaldiak eskaintzea. Musika Eskolan egiten den musika hau kokatzen den herrira heldu behar da. Taldean egiten den musikak erakarpen berezia dauka musika munduarentzat, asko zaindu behar den aukera bat izanez, batez ere haur eta gazteen munduan. Hau guztia dela eta, Musika Eskola talde ezberdinen joaldiak posible egiten saiatzen da. Eskolako ikasleek 45 entzunaldi inguru egiten dituzte ikasturte guztian zehar.

Entzunaldiak hurrengo tokietan egiten dira:

  • Eskolan bertan.
  • Beste Musika Eskola batzuetan.
  • Ongintzako etxeetan, jai egun adierazgarrietan.
  • Musika animazioak kalean.
  • Emanaldiak udalerriko ikastetxe publikoetan.
  • Parte hartzea Udaletxearen ekintza ofizialetan.

Ekintza hauetan ikasle bakarlariek zein talde instrumental ezberdinek parte hartzen dute.

Ospe ezaguneko artistentzako kontzertu zehatzak eta espezialitate ezberdinetako interprete gazteen promozioak egiten dira baita ere, musikaren historiako aro ezberdinak hartzen saiatuz. Udalerri osoari, orokorrean, eta ikasleriari, partikularrean, zuzenduak daude. Ostiraletan egiten dira ikasturtean zehar, eta urteko 15 kontzertu batzen dituzte. 

Ekintzak

  • Gabonetako entzunaldiak
  • Neguko Bidaia
  • Entzunaldi eta errezitaldiak
  • Beste ekintza batzuk
  • Ikasturteko kontzertuak
    Bere garaian ezagutzera emango dizkizuegun bestelako jarduera eta emanaldietaz aparte, datorren ikasturterako honako kontzertu hauek ditugu aurreikusita:
    - 1. hiruhilekoa
    Azaroak 20: Santa Zezilia eguneko emanaldia. 
    Azaroa: Kontzertu Didaktikoa.
    Abendua: Kontzertu Didaktikoa. 
    Abenduak 17-19: Gabonetako emanaldiak.
    - 2. hiruhilekoa
    Urtarrilak 17 VI Neguko Bidaia Zikloaren 1. kontzertua. 
    Urtarrilak 24: VI Neguko Bidaia Zikloaren 2. kontzertua.
    Urtarrila. Kontzeertu didaktikoa 
    Urtarrilak 31: VI Neguko Bidaia Zikloaren 3. kontzertua
    Otsailak 7: VI Neguko Bidaia Zikloaren 4. kontzertua. 
    Otsailak 14: VI Neguko Bidaia Zikloaren 5. kontzertua.
    Otsailak 21: VI Neguko Bidaia Zikloaren 6. kontzertua. 
    Otsaila: Kontzertu Didaktikoa.
    Martxoa: Kontzertu Didaktikoa. 
    Martxoak 23-24: Aste Santuko emanaldiak
    - 3. hiruhilekoa
    Apirila: Kontzertu Didaktikoa

  • Ekaina: lehenengo astea. Maila amaierako emanaldiak
    Ekaina: azken astea: Ikasturte-amaierako emanaldia. Musikaren Europar Eguna.

  • Taldeen entseguak

  • Taldea Entsegua Arduraduna
    Aixerrota Kamerata  Astelehena, 17.30 / 19.00  Patxi Azurmendi
    Flauta Taldea A  Astelehena, 18.00 / 19.00  Mario Clavell
    Fanfarre bizia  Astelehena, 19.00 / 20.00  Rafael Burguera
    Ametslariak Fanfarre  Astelehena, 19.30 / 20.30  Alberto Marcos
    "Andrés Isasi" Abesbatza  Astelehena, 20.00 / 21.00  Imanol Ormaza
    Flauta Taldea A  Asteartea, 17.30 / 18.30  Mario Clavell
    "Andrés Isasi" Orkestra  Asteartea, 17.30 / 19.30  Nohemí Ladrón de Guevara
    Gitarra-taldea txikia  Asteartea, 17.40 / 18.30  Toru Kannari
    Korapilo Fanfarrea  Asteartea, 20.00 / 21.00  Rubén Isasi
    Haur Abesbatza  Asteartea, 19.00 / 20.30  Imanol Ormaza
    Helduen gitarra-taldea  Asteazkena, 11.00 / 11.30  Toru Kannari
    Flauta txiki taldea  Asteaskena, 17.30 / 18.30  Mario Clavell
    Banda txiki  Asteaskena, 17.30 / 19.00  Alfontso Villa
    Ibar Abesbatza  Asteaskena, 17.30 / 19.30  Imanol Ormaza
    Banda handia  Asteaskena, 19.00 / 21.00  Alfontso Villa
    1 Konboa  Osteguna, 11.00 /13.00  Miguel Salvador
    2 Konboa  Osteguna, 15.30 / 17.30  Miguel Salvador
    Konbo txikia  Osteguna, 17.30 / 19.00  Miguel Salvador
    Fanfarre txikia  Osteguna, 18.00 / 19.00  Juanma Pérez
    Ahots teknika  Osteguna, 19.00 / 20.00  Imanol Ormaza
    Akordeoi-taldea  Osteguna, 20.00 / 21.00  Rafael Burguera
    3 Konboa  Ostirala, 16.00 / 18.00  Raúl Sainz de Rozas

 

Maila-amaierako errezitaldiak

2. eta 3. mailaren amaieran, ikasleek lortutako heldutasun musikala erakusteko aukera izango dute, mailaamaierako errezitaldietan parte hartuz. Emanaldi berezi hauekin, eskuratutako mailaren lorpena indartu eta ospatu nahi dugu. Ekainaren lehenengo astean egiten dira eta bertan, gainditutako maila egiaztatzeko diploma ematen diogu ikasle bakoitzari.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +