Birziklapen urteko datuak

Hiritarren parte-hartzeari esker %30a gainditu da gaikako bilketan, hau da, 2016an baino %5,64 gehiago handiagotu da

  •  2022 urtean %50era iristeko erronkaren bidean

Getxon, %30,31ko birziklatze-tasarekin itxi zen 2017 urtea; aurreko urtekoa, berriz, %24,68arekin itxi zen. Hortaz, jatorrizko gaikako bilketaren tasa %5,64 handiagotu da. Lehendabiziko aldiz, jatorrian bereizitako tona kopurua 9.000tik gorakoa (9.008) izan da. 2016an 7.800 bildu ziren, eta hortaz, igoera %24,55ekoa izan da, datu esanguratsua, hiritarren konpromisoari eta edukiontzi berrien zabaltzeari esker lortutakoa.

Batez besteko hazkunderik handiena izan duen frakzioa parper/kartoiarena izan da, bildutako frakzio birziklagarri guztien %11,19 (3.325.610 kg); 2016an, ordea, %8,52 izan zen (2.496.580 kg). Birziklatutako beira, beste behin ere, bigarren tokia bete zuen %6,18arekin (1.835.730 kgbildutakoak); eta hirugarren tokian kokatu zen ontzien frakzioa, %4,98rekin (1.478.640 kg). Azken bi kasu horietan ere portzentajeak handiagotu ziren, 2016koekin alderatuta.

2017

2017

 2017

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +