Berriak

Paperontzi birziklatuak ikastetxeei

2018/01/30

Udalak paperontzi birziklatuak eman dizkie ikastetxeei gaikako bilketarako

santísima trinidad

Udala paperontzi-sorta birziklatuak hasi da banatzen udalerriko hamar bat ikastetxe publiko eta pribaturen artean hondakinen gaikako bilketarako (paper-kartoia, ontziak, organikoa eta errefusa). Paperontzi horiek, hain zuzen, Getxoko hiri-altzarien zati ziren eta, apurtu direnean, udaleko brigadek hartu eta birziklatu dituzte.

Ekimen honen bitartez, Udalak honako bost arlo hauek sustatu nahi ditu: birziklatzea, berreskurapena, konponketa, berrerabilpena eta kontsumitutako lehengaien gutxitzea. Izan ere, hondakin batetik baliabide bat ateratzen da, birziklatzea sustatzeko balio duen baliabidea, baita ikastetxeetan Eskolako Agenda 21en bitartez ezarritako hezkuntza-prozesuetan udal gisa parte hartzeko ere.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +