Berriak

Arrigunagako zelaiko egonkortasuna

2018/01/19

Arrigunagako zelaiko egonkortasuna berrezartzeko lanak hasita

Getxoko Udala premiazko lanak hasi da egiten Arrigunagako zelaiaren egonkortasuna berrezartzeko, aste honetan arrailak agertu ondoren. Orain, lehenengo fasean, hurrengo lanak egiten ari dira: arrailak ixtea horietatik euri-ura sar ez dadin, landaren egoera ezagutzeko hiru zundaketa geotekniko, kaltetutako sareak birjartzea, eta oinaldean harri-lubeta ipiniko da, zelaiari egonkortasun handiago emateko, besteak beste. 

Zundaketen datuak argitu ondoren, bigarren jarduera-fasea jarriko da abian,  zelaiaren behin betiko egonkortasuna lortzeko. 

Getxoko Udalak hesiz itxi du gunea eta Kaba kaleko aparkatzeko tokiaren parte bat ere, bertan materialak eta makineria edukitzeko.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +