Berriak

Hondartzak garbitzeko zerbitzuaren

2017/11/23

Getxoko Udalak hondartzak garbitzeko zerbitzuaren kontratua luzatu du

Arrigunagako hondartza

Getxoko Udalak urtebetez luzatu du udalerriko hondartzak garbitzeko zerbitzua, 400.000€ inguruko aurrekontuarekin. 2012ko otsailean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalak lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten Getxoko hondartzak (Areeta, Ereaga, Arrigunaga eta Gorrondatxe-Azkorri) garbitu eta egokitzeko lanak finantzatzeko. Hondartza horiek, Gorrondatxe-Azkorrikoa salbu, Nerbioi-Ibaizabalgo estuarioan daude kokatuta. Hau da, Euskadiko unitate hidrologiko handienaren bokalean daude. Horren ondorioz, uretan dagoena eta itsasotik datozen era guztietako gauzaki eta hondakinak etengabe iristen dira gure hondartzetara. Era berean, hiriko hondartzak dira eta bainu-denboraldian bakarrik ez, beste urtaro batzuetan ere jende askok erabiltzen ditu, negua barne,

Ingurumen Arloko ardura duen zinegotzia den José Luis Landak adierazi duenez, erakunde arteko hitzarmenari esker “zerbitzua sendotu ahal dugu eta gure helburuari ere eutsi, alegia, herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, naturalizatu nahi ditugun espazio horien babesa bermatuz; gure asmoa da getxotarrek hiriko hondartzak urte osoan erabiltzeko aukera izatea, bai beren aisialdiko jardueretarako bai beren kirol jardueretarako”. Horren harira, Landak erabiltzaileen gogobetetze maila nabarmendu du. “Bizkaiko hondartzen Kudeaketarako Sistema Integratuak egindako galdeketan, aurten, garbiketari eta bainatzeko uraren kalitateari dagokienez, Arrigunaga eta Ereagako hondartzek bikain bat jaso dute (9,13 eta 9,10, hurrenez hurren).

Hondakinen bilketa, horiek birziklatzeko

Halaber, itsasotik hondartza hauetara iristen diren egur eta hondakinak bildu eta ondoren birziklatzeko egiten ari den ahalegin handia azpimarratu du zinegotzi getxotarrak. “Getxoko hondartzetan bakarrik birziklatzen dira %100ean bildutako hondakinak, batez ere egurrak, urte osoan zehar”, aipatu du. Bestalde, zigarro-puntak zikinkeria arazo nagusietako bat dira hondartzetan; eta horiek batzeko ere Udala ahalegin handia egiten ari da. Ereaga eta Arrigunagako hondartzetan, bina hautsontzi-euskarri jarri dira –iaz ezarritako sistema hau duten Bizkaiko hondartza bakarrak dira-. Hautsontzi-euskarri horien barruan latak daude jendeak erabiltzeko, hondartzan diren bitartean zigarro-puntak lata horietara bota ditzaten. Erabili ostean berriro hautsontzi-euskarrietan utzi behar dira; eta garbiketa zerbitzuko langileek aldizka husten dituzte hautsontziak. Horrez gainera, uztailean eta abuztuan plastikozko hautsontziak banatzen dira sorospen-postuetan, horiek eskatzen dituzten pertsona guztien artean.

Operatiboa

Hondartzak garbitzeko eta egokitzeko zerbitzuaren lantaldea, urte osoan, 7 langilez osatutakoa da; eta udan beste 3 lagunekin indartzen da zerbitzua. Hondartza garbitzen bi makina dituzte, eta beste bat gehiago erreserban. Udan ere beste bi makina txiki, eskuzkoak, erabiltzen dituzte zikinkeria bereziki pilatzen den bazterretan, garbitzeko zailak baitira (horma ondoko eremuak…). Garbiketa lanak, udako hilabeteetan, 04:00etatik 10:00etara egiten dira, eta urteko gainerakoetan 06:00etatik 12:00etara bitartean

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +