Berriak

Mikro-kontakizun lehiaketa

2017/10/26

Europako Mugikortasun Astea: Mugikortasunari buruzko mikro-kontakizun lehiaketa

kartela

Manu Torralba Aitite, te lo tengo que explicar mejor eta Maria Arrieta Bici para tres izenburuko mikroipuinekin geratu dira Mikroipuinen II. Lehiaketaren lehena eta bigarrena, hurrenez hurren. Hauxe Getxoko Udalak antolatutako Europako Mugikortasunaren Astearen barruan izan da eta “helburua izan da mugikortasun jasangarriari buruzko hausnarketa sustatzea, eta baita mugikortasun partekatuari, garraio kolektiboko, oinezko edo bizikleta bidezko mugikortasunari buruzkoa ere, horixe izan baitzen pasa den irailaren 16tik 22ra ospatutako aurtengo Astearen gaia”, azaldu du Jose Luis Landak, Inguruneko zinegotziak.  

Guztira gehienez 300 hitzetako hamar ipuin aurkeztu dira. Manu Torralba irabazleak umorez kontatzen du “bidaia batera partekatu nahi zuten bi pertsonen arteko  ez-ulertzea”, eta Maria Arrieta bigarrenak “beste batzuekin lagunduta bizikletaz ibiltzearen plazera goraipatzen du, arkatz magiko bati esker bizikletak sortzen baititu” .   

Saritutakoek diploma bana jaso dute eta 100€ko Barik txartela lehenengoarentzat, eta 50ekoa bigarrenarentzat. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +