Berriak

Mercedes Sánchez García,

2017/07/20

Mercedes Sánchez García, Balkoiak eta leihoak apaintzeko IV. Lehiaketaren irabazlea

2017/07/20

Mercedes Sánchez Garcíak jaso du Balkoiak eta leihoak apaintzeko Getxoko Udalak antolatutako IV. Lehiaketaren lehenengo saria, Algortako Udaberri kaleko 2 zenbakiko terrazagatik. Ekimena pasa den ekainaren 5etik 11ra ospatutako Aste Berdea jardueren egitarauaren barruan kokatzen da. Bigarren saria Iranzu Arondo Olaguerentzat izan da, Algortako etorbideko 56 zenbakian apaindutako balkoiagatik. Epai-mahaiak kontuan hartu dituen irizpideen artean hurrengoak daude: originaltasuna, konposizioaren sormena, apaindura-kalitatea, multzoaren armonia (diseinua), konplexutasuna eta iraunkortasuna.  

Lehiaketan 15 pertsonek hartu dute parte aurten, eta José Luis Landak, Inguruneko zinegotziak azpimarratu du beraiek balkoiak eta terrazak polita uzteko egindako lana eta esfortzua, “merituzko gauza, Europako herrialde batzuetan tradizio handia duena, eta Getxon apurka apurka egiten ari dena”.  Landak  250€ko eta 150€ko balioko txartelak eman dizkie lehen eta bigarren sailkatuari, hurrenez hurren,  Getxoko lore-mintegi batean kontsumitzeko, eta baita egiaztagiri bana ere. Bi saritutakoak oso pozik agertu dira lehiaketarekin eta lortutako sariekin ere.  

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +