Animalien kontrola

Zerbitzu honen helburua osasuna bermatzea da, animalia mota batzuek (muridoek, intsektuek,...) daramatzaten agente patogenoen transmisioaren aurka, udalaren eskumenekoak diren eremuetan: kaleak, parkeak, lorategiak, lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak, udal merkatuak, hondakindegia, eta abar.

Udalak desinfekzioko eta arratoiak eta intsektuak hiltzeko zerbitzu hau enpresa batekin dauka kontraturik, Izurriteen aurkako Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialean dagoena. Enpresa horrek, aldiroko txoke-tratamenduez eta geroko mantenimenduaz gain, bizilagunek egiten dizkieten dei puntualetan ere jardungo du.

Nola jokatu kalean desinfekzioko eta arratoiak eta intsektuak hiltzeko arazo baten aurrean? Jar zaitez harremanetan Ingurumen Arloarekin nahiago duzun bidea erabiliz:

  • HABetara
  • Telefonoz deituz: 944660191
  • Idatziz

Azaldu zein arazo ikusi duzun. Adierazi zure izena, helbidea eta telefono zenbakia. Arazoa ahalik eta azkarren konpontzen ahaleginduko gara.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +