Ingurumen Aretoa

 

Aula Ambiental

Getxoko Ingurumen Aretoa

Barrio Larrañazubi auzoa, 12. B
48992 Getxo (Bizkaia)
Tel. 688 88 35 96
ingurumenaretoagetxo@gmail.com

- Getxoko Ingurumen Aretoa (PDF / 3 Mb)

Azaroko programazioa

- egitaraua

Abenduko programazioa

- egitaraua

Non dago?

Getxoko Ingurumen Aretoa Larrañazubiko zabortegi zaharraren lursailetan kokatutako baserri birgaituan kokatzen da. Bolueko Hezegunetik oso
hurbil eta Hondakinen Transferentzia Zentrotik distantzia laburrera kokatuta, hezegunera zuzendutako errepidetik risten da, hots, hezegunetik
800 metrotara.

¿Dónde estamos?

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara.
  • Larunbata, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Abuztua itxita.

Zer da?

Getxoko Udalaren menpe dagoen ingurumen informazioari eta sentsibilizazioari buruzko ekipamendua da. Hain zuzen ere, gure ingurunean Garapen Jasangarria bultzatzeko sortu da.

Nori dago zuzenduta?

Orokorrean Getxoko herritarrei eta bere gizarte-ehun osoari: ikastetxeak, kultura-elkarteak, adinekoen elkarteak, etab.

Zentroa eta programazioa familia-izaerako bisitak bereziki kontuan hartuta diseinatu dira.

Zein da xedea?

  • Inguruko osagairik garrantzitsuenak ezagutzera ematea, betiere ingurumenaren ikuspegitik, bai naturarekin zerikusia dutenak bai hiri-ekosistemarekin zerikusia dutenak. 
  • Gizakiek egindako jarduerek ingurumenaren gain sortzen duten eragina azaltzea.
  • Ingurumena zaindu eta hobetzeko jokabideak garatzea.
  • Gure hur-hurreko ingurumenaren garapen iraunkorra sustatzea, batik bat, herritarrei informazioa eta prestakuntza eman eta horien parte-hartzearen bitartez.

Zeintzuk dira bere zerbitzuak?

  • Eraikin nagusia: ingurumenari buruzko erakusketa etengabea: panelak, ikus-entzunezkoak, joko elkarreragileak... Goiko solairuan bulegoak eta erabilera anitzeko aretoa.
  • Zurezko eraikin erantsia: esparru diafanoa jarduerak burutu ahal izateko. Tailerra eta zerbitzuak eskaintzen dira.
  • Piknik eta aisiarako gunea: mahaiak, eserlekuak eta haurrentzako jokoak.
  • Lorategi botanikoa: Getxoko ekosisteman adierazgarria den landaredia.

Zer eskaintzen da?

  • Ikasleentzako egitaraua: Ikastetxeen egutegiarekin bat eginda.
  • Jendeari, orokorrean, eta udalerriko herritarrei arreta ematea eraikinetako baliabide ezberdinen bitartez (erakusketak, ikus-entzunezko osagaiak), Garapen Jasangarriaren garrantzia ezagutu eta ulertzeko du helburu.
  • Antolatutako taldeentzako egitaraua: hainbat talde kontuan hartuta diseinatu da, hala nola, emakumeen aretoak, hirugarren adinekoen taldeak edota mota ezberdinetako elkarteak. 
  • Hedapen- eta prestakuntza-jarduerak: mintegiak, hitzaldiak, ikastaroak eta tailerrak, ingurumenibilbideak, jardunaldiak, urteko garai bakoitza aintzat hartuta (familia - tailerrak, Ingurumen Munduko Eguna, Bioaniztasunaren Munduko Eguna...)

Hezkuntza-programa eta dinamizazio-jarduerak

Bere egitekoa betetzeko, zentroan bi lan garrantzitsu egingo dira, Ortzadar ingurumen enpresaren gainbegiratu pean: hezkuntza-programa eta dinamizazio-jarduerak.

Hezkuntza-programari dagokionez, Getxon Eskolako Agenda 21ean parte-hartzen duten 12 ikastetxeentzat lagungarri izango da, informazioa lortzeko baliabide gisa, udalaren diagnostikorako fasean. 2016/2017 ikasturtearen kasuan, zehatz-mehatz, lehentasunezkoa da, ekipamendu bera berriz martxan jartzeaz gainera. ibilbide monitorizatuak egitea Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikasleen taldeentzat (460 ikasle inguru, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara artekoak). Aurten, Kontsumo Arduratsua da ibilbide horien gai nagusia. Gaingiroki, hezkuntza-programa osoa hiru fasetan banatzen da: ingurumen zentrora etorri aurrekoa, bisita eguna eta horren ondorengoko fasea. Programa eskolako egutegiarekin batera gauzatzen da; hots, eskola-egunetan ekainera bitartean.

Agenda 21eko ibilbideak egin ondoren, Aretoak beste udalerri batzuetako ikastetxeentzat zabalduko ditu bere ateak; eta gaiak ere handituko ditu ikasle guztien beharrei erantzuteko. Gaur egun pedagogi baliabideak sortzen ari dira ikasleentzat, hainbat gairi lotutakoak: kontsumo arduratsuaz gainera, hondakinak eta klima-aldaketa, biodibertsitatea eta elikadura jasangarria, ura eta bere biodibertsitatea eta aztarna ekologikoa, besteak beste.

Beste talde antolatu batzuei dagokienez,Aretoa guztiz libre egongo da zabalik dagoen orduetan, zerbitzuak bateragarri egiteko ahaleginduz. Edonola ere, era horretako taldeak eskola-programaren egutegiak libre uzten dituen tartetan artatuko dira. Horregatik, taldeen bisitak  aurrez erreserbatu beharko dira beti.

Dinamizazio-jardueren kasuan, Ingurumen Aretoaren instalazioak asteburuetan bisitatzeko aukera izango da, goizeko ordutegian (10:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera). Horrez gainera,erabiltzaileei hainbat dinamizazio-jardueretan ere parte hartzeko aukera eskainiko zaie (gutxienez bi hiruhileko), Aretoaren potentzialtasun eta bitartekoak ezagutzera emateko. Jarduera horiek ere zabalik egongo dira gertuko udalerrietako bizilagunentzat. Pertsona helduentzako programazioan gastrodibertsitatearen ikasgelak eta zenbait gai sartuko dira, esate baterako, sendabelarrak eta balkoiko ortua.

Jendearen arretarako ordutegia, astelehenetik ostiralera, honako hau: 10:00etatik 14:30era arte eta 15:30etik 17:30era arte. Asteburu eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00ak arte. Informazioa eta erreserbak: 688 88 35 96 tel.  www.ortzadar.es.

Barrio Larrañazubi auzoa, 12. B
48992 Getxo (Bizkaia)
Tel. 688 88 35 96
ingurumenaretoagetxo@gmail.com

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +