Lagun egiteko animaliak

Adoptatzeko kanpaina

(bideoetarako loturak irudietan)

gata común europea gata común europea gato común europea
Perra pit bull terrier perra staffordshire perro beagle

Animalia batekin bizitzeko asmoa baduzu, etor zaitez Lagun Egiteko Animalientzako Udal Zerbi-tzura eta aukera ezazu adoptatzeko ditugun animalien artean. Aukeratutako animalia parasitoak kenduta, txertoa jarrita, esterilizatuta, garbituta eta mikrotxipa jarrita entregatuko dizugu.

Zer egin behar dut animalia bat adoptatzeko?

Etorri gure instalazioetara, ezagutu aurrez aurre eta eskatu interesatzen zaizuna.

Ikus ahal dituzu adoptatzeko dauden animaliak hurrengo loturan: Getxo

Katua hartuz gero 30 €-ko udal-tasa ordaindu beharko duzu, eta 60 €-koa, txakurren kasuan.

Eskaera-egileak adinez nagusia izan behar du.

Izaki bizidun bati bigarren aukera emango diozu eta beharrezko aholkularitza teknikoa jasoko duzu.

Gainera, adoptatu ahal izateko legezko kudeaketa guztiak bete ahal izango dituzu.

Zer egin txakur bat galduta edo abandonatuta ikusten baduzu

Animaliaren bat galduta edo abandonatuta topatzen baduzu, tokian tokiko udaltzaingoari edo Lagun Egiteko Animalientzako Udal Zerbitzuari horren berri eman. Ez eraman beste herri batetara; izan ere, txipik ez badu, izugarri zaildu dezake topatzea.

Ez hartu zuretzat, ezta kolektiboren bati eman ere, Udal Zerbitzuak soilik baitu kontrola galdutako animaliak jasotzeko baimena eta berak baititu baliabide tekniko eta giza baliabide onenak.

Etxe-abereak antzutzearen aldeko kanpaina

Getxoko Udaletxetik, herritar guztion bizi-kalitatea laguntzen duten hainbat ekimen bultzatu ohi ditugu behin baino gehiagotan.

Eta ekimen horiek harrera ona izaten dute getxotarren aldetik, gure udalerriari bizileku hobe bat izaten laguntzen diote eta.

Orain, bada, kanpaina berri honekin, ahal duzun neurrian lagun diezaguzula eskatu nahi dizugu, zure laguntzarik gabe ezinezkoa izango bailitzateke bere azken burura eramatea.

"Etxe-abereak antzutzearen aldeko kanpaina" deitu diogu, zure maskotak antzutzeak ekarriko dizkizun abantailak aipatzen ditu. Horrez gain, hainbat mito faltsuri buruzko erantzunak ere aurkituko dituzu; esate baterako, antzututako animaliak gizendu egiten direla, nagi bihurtzen direla, edota beren izaera alaia galtzen dutela. Eta bestalde, antzutzearen hainbat abantaila ere bai: araldiaren ondorio gogaikarriak borrokatzen dituela, emeei minbizia jasateko arriskua gutxitzen diela eta txakur arrei, berriz, beste arren kontrako agresibitatea moteltzen diela, besteak beste.

Horregatik guztiagatik, bada, laguntza eskatzen dizugu, zure maskota ez antzutzeak dituen kalteak eragozteko.

Gogoratu, gainera, zure albaitariak oso gustura erantzungo diela antzutzeko operazioari eta berorren ondorioei buruz sortzen zaizkizun galdera guztiei.

Zure langutzari esker guztion bizi-kalitatea hobetuko dugu

Etxe-abereak antzutzen baditugu, gure eguneroko bizitzak hobera egingo du. Izan ere, antzutuz gero, arren arteko borrokak, araldiak edo ihesaldiak eragotziko baititugu.

Arazo horien aurrean lor daitekeen konponbide bakarra, etxe-animalien jabe guztien arteko lankidetzan dago. Eta beraz, zure laguntzan. Zure erantzukizunpean dauzkazun laguntzako animaliak antzutuz, alegia.

Betiere hobe izaten da-eta aurrea hartzea, gero damutzea baino.

Antzutzearen abantailak

Katuen eta txakurren portaerako ezaugarri nagusiek -esate baterako, adimenak, bizitasunak, independentziak, afektu eskeak edo jostatzeko gogoak- hobera egiten dute antzutuz gero.

Arrak, antzutuz gero, gutxitu egiten du:

  • Pixarekin markatzea (katuetan %90eraino).
  • Borrokak beste arrekin.
  • Etxetik ihes egiteak.
  • Txakurren gainka egiteko joera.
  • Beste txakurrekiko agresibitate-joera.
  • Prostatako tumoreak gutxitzen laguntzen du.

Emeetan, berriz, antzutuz gero:

  • Ez dute araldirik izaten (ez dute odolik galtzen, ez dute pixarekin markatzen, etab.).
  • Ernaldi faltsuak (ernaldi psikologikoak) izateko aukera galtzen da.
  • Tumore gutxiago izaten dira.
  • Araldiaren ondoriozko marrakak eta bestelako portaerak -adibidez, bere sexukoen aurkako agresibitatea- murrizten dira.

Laguntzako animaliak antzutzeari buruzko mito faltsuak

"Nire katuak edo txakurrak kumeak izan beharko lituzke antzutu aurretik" - Ez dago teoria horren aldeko inolako txosten ofizialik. Ez du inolako funtsik gure maskotentzat kumeak egitea mesedegarria delako herri-sineskerak. Eta, gainera, emea zenbat eta lehenago antzutu, hainbat eta hobe bere geroko osasunarentzat. Behin bi hilabete eginez gero, antzutzeko moduan egongo da. Albaitari asko ari dira inolako arriskurik gabeko antzutze goiztiarra egiten.

"Antzutuz gero, nortasuna aldatu egingo zaio nire maskotari" - Ez dio axola zure animalia noiz antzutzen duzun, horrek beti lagun maitekor eta babeslea izaten jarraituko dizu-eta. Aldaketarik txikiena ere positiboa izango da. Antzutzeak ugaltzeko sentitzen duten grina apaldu egiten die animalia askori, eta baretu egiten dira. Katuek eta txakurrek etxetik kanpo "errondan" ibiltzeko joera galtzen dute, eta ez dute beren eremua pixarekin markatzeko gogorik izaten.

"Etxe-abereak, antzutuz gero, gizendu egiten dira, eta nagi bihurtzen" - Antzuteak ez, baina ariketarik ez egiteak eta gehiegi jateak gizentzen ditu, eta nagi bihurtzen. Maskotak ez dizu pisu gehiago hartuko errazioa ondo kontrolatzen badiozu eta egunero ariketa egiten badu. Animalia antzutuak, batez beste, antzutu gabeak baino bi/hiru urte gehiago bizi ohi dira.

"Antzutzea operazio arriskutsua da, eta mingarria, gainera, nire maskotarentzat" - Antzutzeko operazioa, arrunt-arrunta da animalietan. Ez du ia inolako arriskurik, eta ez du ospitaleratu beharrik ere izaten. Pixka-pixka bat zainduz gero, egun pare batean portaera normal-normala izango du zure maskotak.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko beharrezko betekizunak:

  • Lehenengoa: aldez aurretik administrazioaren lizentzia lortu behar da, eta hura eskatzailea bizi den udalerriko udalak emango du; horretarako, lizentzia eskaeraren inprimakian jasotako betekizunen egiaztagiria beharko da; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue.
  • Bigarrena: Txakurraren jabeak txakurra erroldatuta dagoen udalerriko erregistroan (arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroa) inskribatzeko eskatuko du, lizentzia eskuratzen duenetik kontatzen hasita 15 eguneko epean; dokumentuak eta inprimakiak orrialde honetan eskura ditzakezue.
  • tramitea

Legedia

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +