Agenda 21 Getxon

agenda 21

  • Getxoko Udalak aho batez onetsi zuen 2000ko urtarrilean "Aalborgeko gutunean" (Europako hiri eta udalerrien gutuna iraunkortasunari buruz) jasotzen diren printzipioekin bat egitea. Gero, 2004ko uztailaren 30ean, Aalborg-10 konpromisoak onartu zituen. Horrela, Getxoko Udalak 21 Tokiko Agenda udalerrian ezartzearen aldeko apustua egin zuen, iraunkortasunerako bidean tokiko kudeaketako tresna gisa.
  • 21 Tokiko Agenda Getxo udalerriaren iraunkortasunaren ingurukko estrategia eta konpromisoa da.
  • Udal korporazioak Aalborgeko Gutuna onetsiz hartu zuen konpromisoaren itzalpean, 2003. urtean Getxoko Udalean tokiko ingurumen foroa eratu zen. Herritarren parte hartze organoa da, kontsulta izaerakoa, eta Alkatetzari atxikita dago. Tokiko foroaren oinarrizko helburua da ingurumena babesteko eta udal kudeaketa iraunkora izateko irizpideak eta herritarren proposamenak txertatzea Getxo udalerriko ingurumenaren eta hiri inguruaren gaineko udal eskumenak gauzatzean eta betetzean.
  • 2003. urtetik ere, Getxoko Udala Udalsarea 21eko kide da, Iraunkortasunaren aldeko euskal udalerrien sarea. Sare autonomikoa da hau, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak sortua, eta euskal udalerrien 21 tokiko agendak koordinatzeko helburua dauka, baita udalerrien arteko koordinazio-foro bat sortzea ere, tokiko ekintza planak gauzatu ahal izateko.

http://www.udalsarea21.net/

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +