WANTED programa: gazteek sustatutako proiektuetarako laguntzak

Wanted programaren bidez finantzaketa, aholkularitza edo orientazio ezagatik edo bestelako arrazoiengatik aurrera ateratzeko arazoak dituzten gazteek bultzatutako proiektuak lagundu nahi ditugu.

Honako proiektuen bila gabiltza: enpresa sortzeko proiektuak izan ala ez, proiektu profesionalak izan ala ez, antzezlanak sortu eta ekoizteko proiektuak, performanceak, filma laburrak egitea, erakusketak, edozelako lehiaketak antolatzea, udalerrirako interesgarriak izan daitezkeen web orriak, blogak, etab. egitea, aisialdi jarduerak, hala nola ikastaroak eta tailerrak, gizarte arazoetan sentiberatzeko proiektuak, euskaren erabilera sustatzeko proiektuak, hitzaldiak bezalako dibulgaziozko proiektuak, eta abarrekoak. Hau da, orotariko proiektuak, berriak izan ala ez, baldin eta gure herriaren gizarte, ekonomia edo kultura aberasten badute. Ia edozerk balio du.

Proiektuak 18 eta 30 urte bitarteko gazteek aurkez ditzakete, banaka edo taldeka. Banaka aurkeztekotan partehartzailea Getxokoa izan behar da. Binaka aurkeztekotan, gutxienez partehartzaileetako bat Getxokoa izan behar da. Taldean hiru kide edo gehiago egotekotan gutxienez taldekideen bi heren Getxoko biztanleak izan behar dira.

Wanted programak aukeratutako proiektuak abian jartzeko beharrezkoak diren laguntzak emango ditu. Orotariko laguntzak eskainiko dira: 10.000 €ra arteko finantzaketa, aholkularitza profesional zerbitzuak, formakuntza zehatza proiektuak dituen beharrizanetan, bide-laguntza zerbitzua eta, oro har, proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide eta zerbitzuak.

Parte hartzeko modua oso erraza da: bidali mezu bat gazteria@getxo.eus helbidera eta eskatu hitzordua zure proiektua azaltzeko. Programa xehetasunez azalduko dizugu.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +