Antenak

GAZTE INFORMAZIO GUNEAK KUDEATZEKO BEKAK

Urtero bezala, 2017/2018 ikasturtean ere berriz irekiko da honako lekuetan jarrita dauden gazte informazio panelaz arduratzeko beka eskatzeko epea: IES Julio Caro Baroja BHI, IES Aixerrota BHI, CPEIPS Azkorri, IEFPS Fadura GLHBI, CPEIPS San Nikolas Ikastola, Fadura Kiroldegia,Andra Mariko Kiroldegia eta Algortako Kultur Etxea.

Gaika antolatuta dauden informazio panelak dira, panel horiek jarri diren tokien inguruetan biltzen diren gazteek euren profilaren arabera  behar duten informazioa ematen dute. Enplegua, prestakuntza, aisialdiko eskaintza, bekak, iragarkiak... dira instalatu diren panel horietan azalduko diren kontuak.

2016-2017 ikasturtean zehar egin zen modu berean, hamar panelen kudeaketa jarrita dauen lokaletako erabiltzaileak diren gazteen esku utziko da. Horretarako hainbat beka emango dira. Beka hauen zenbatekoa 487 € eta 690 €-ren artean.

Horretarako astero pertsona horiek Gazteentzako Informazio Bulegora etorri beharko dute  Informazio Guneetan jartzeko prest egongo den informazioaren bila. Halaber, “antena” lana egin beharko dute eta Gazteria Zerbitzuarentzat interesgarriak izan daitezkeen informazioak eta proposamenak antzemateko gauza izan beharko dute.

Lan hori errazteko beken jasotzaileak izango diren pertsonak hautatu ostean prestakuntza ikastaro txikia eskainiko zaie. Beti izango da derrigorrezko baldintza kudeatu behar den panel hori dagoen lokal horretako ohiko erabiltzailea izatea, edo panela dagoen zentro horretan inskribatuta egotea (ikastetxeen kasuan). Halaber, beharrezkoa da  14 eta 30 urte bitartean izatea.

Oinarriak Gazte Informazio Bulegoan eskura daitezke. Web orri honetatik ere deskargatu egin daitezke. Halaber, eskabideak honako udal bulego hauetan aurkez daitezke irailaren 25etik 29ra.

Udaletxea. Erregistro Nagusia . Foruak 1.

Andra Mariko Herritarrei Jaramon Egiteko Bulegoa. Benturillena, 17.

Areeta-Erromoko Herritarrei Jaramon Egiteko Bulegoa.  Mesedeetako kalea, 13.

Algortako Herritarrei Jaramon Egiteko Bulegoa. Torrene 3

Oinarriak deskargatu:

Egin klik hemen beka deialdia eskuratu nahi baduzu.

Argibide gehiago behar izanez gero gazte Informazio Bulegora deitu, 944.660.353 telefonora.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +