Berriak

Wanted Ideia Lehiaketaren 2017ko edizioa

2018/01/31

“Hola”, “Una noche en el cementerio” eta “Osasun Fundamentala” proiektuek irabazi dute Wanted Ideia Lehiaketaren 2017ko edizioa

Wanted irabazleak

Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia-Sustapen sailak batera sustatutako Wanted ideia lehiaketaren 9. edizioaren  irabazleak,  Hola, Azkona, Una noche en el cementerio eta Osasun Fundamentala izeneko proiektuak izan dira.

Ez aldatu janaria; aldatu platera leloarekin, Hola izeneko proiektu irabazleak 9.997,57€ jasoko ditu. Horrek punta-puntako sukaldaritzako teknologia aurkezten du, hau da, 500etik gora zulo txiki dituen plater bat, elikagaien koipeak bereizi eta xurgatzeko ahalmena duena, gure gorputzak egin behar ez dezan. Ander Méndez eta Aitor Bilbao sortzaileek azaldu dutenez, diseinu-plater honek daukan mekanismoari esker, olioa xurgatzen du, eta otordu bateko kalorien %30eraino bereganatu ahal ditu.

Javier Zubeldiak, Markel Herrerok eta Josu Zubizarretak aurkeztutako Azkona delako proiektuak artisau-garagardoa egiteko enpresa bat abiatu nahi du, ikuspegi kooperatibista, lokalista eta ekologistarekin. Enpresa honek Getxori bere garagardo-kultura aberasten duten hainbat produktu eskaini nahi dizkio, eta artisau-garagardoaren munduak eskaintzen dizkigun zapore eta aroma berrietarako zaletasuna sustatu ere. Proiektua abian jarri ahal izateko sustatzaileek sariaren 4.672€ izango dituzte.

Gau bat hilerrian izenburuko animazioko film laburra da, Stop Motionek egina, gizartean plastiko gehiegi erabiltzearen arazoa azaltzen duena eta planetak ezin duela ekoizten dugun guztia barneratu erakusten duena. Adrián Nogalesen proiektua da eta 6.550€ jasoko ditu.

Azkenik, Alejandro Sainz de la Ricaren Osasun Fundamentala tailer dinamikoen eskaintza bat da, dohainik, bi eta bost ordu artekoak, Getxoko ikastetxeetan gazteenen osasun mental eta emozionala landu, garatu eta indartzeko. Ikasleen garapen mailei eta ikastetxeen hizkuntz ereduei egokitutako tailerrak dira, estigmarekin amaitzeko, bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko eta ondoeza prebenitzeko. Gure lehen urteak eta nerabezaroa funtsezko etapak dira oinarri osasuntsu bat finkatzeko, bizitzan aurrerago disfuntzionaltasunak agertzea prebenitzeko eta bizitza beteago bat edukitzeko. Horregatik, psikologo gazte batek bultzatutako proiektu txiki honek lehenengo pausua izan nahi du gure gorputza mentalki eta emozionalki zaintzean gizartean kontzientzia sortzeko helburuarekin. Proiektu honek 779€ko saria jaso du.

Dirutan jasotako saritik aparte, proiektu bakoitzak 10 orduko aholkularitza profesionala jasoko du, bakoitzak aukeratutako eremuan

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +