Berriak

Romoko Gazteleku berriaren irekiera

2018/01/03

Romoko Gazteleku berriaren irekiera dela eta auzoan prozesu bat jarriko da martxan

Udaleko Gazteria Zerbitzuak Romo-Areetan, Romo Kultur Etxe (RKE) berriko beheko solairuan,Gazteleku berriairekiko dela zabaltzeko prozesua abiaraziko du hilabete honetan, urtarrilean. Irantzu Uriarte Gazteria arloko zinegotziak adierazi duenez, "prozesu honen beste helburuetako bat zerbitzu honetako erabiltzaileak izango direnei (11 eta 17 urte bitarteko gazteak) inplikatzea izango da, honako gai hauetan: zerbitzuaren izena, barruko estetika, jokuen, bideokontsolen eta aldizkarien aukeraketan edo lehenengo hilabeteetako programazioaren diseinuan, programazioa diseinatzeko aukera eman nahi zaie. Landuko den beste alderdi bat urteko lehenengo seihilabetekoan izango den inaugurazio ekitaldiaren programazioa diseinatzea izango da, horren barruan antolatuko diren jarduerak".

Prozesuan zehar Gaztelekuko langileak Romo-Areetako elkarteekin eta ikastetxeekin harremanetan jarriko dira, baita 11 urtetik 17 urtera bitarteko gazteekin ere, prozesuan parte hartzera gonbidatzeko. Izan ere, prozesu honen xedea ere bada auzoko herritarrak zerbitzuaz jabetzen hastea.

Era berean, lan saio eta dinamika batzuk lokalean bertan egin ahal izango dira.

Behin lanok amaituz gero, hartutako erabakiak praktikara eramateko urratsak emango dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +