Berriak

“Gaztelonjak” programa

2015/10/20

“Gaztelonjak” programa su-itzalgailuak eta botikinak banatzen hasi da

su-itzalgailuak

 Udaleko Gazteria Zerbitzuak orain dela hilabete batzuk martxan jarri zuen “Gaztelonjak”  esku-hartze programan parte hartzen duten gazte lonjen artean su-itzalgailuak eta botikinak banatzen hasi da.

 Gaur egun, 40 gazte lonja ingururekin lan egiten ari dira (udalerrian daudenen %50arekin gutxi gorabehera) eta horiei orientazioa, aholkularitza, laguntza eta, beharrezkoa balitz, bitartekaritza eskaintzen zaie, udalerrian gai horren inguruan sortutako zenbait eskaera eta beharrei erantzuna emateko. Datozen hilabeteetan gainerako su-itzalgailuak jarriko direla uste da, lonjen erabiltzaileek programan parte hartzeko eskaera egitearekin batera

Programan parte hartuz gero, bi su-itzalgailu eta botika-kutxa dohainik jartzeaz gain, esku hartze zerbitzua ere zuzenean eskatu ahal izango dute. Horren truke, lonjek zenbait datu eman behar dituzte, besteak beste, kontaktu bat, baimena (adingabeen kasuan), instalazio elektrikoa araututa dagoela frogatzen duten agiriak eta abar.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +