Berriak

BirziklaTUarte

2015/03/05

“Arte edukiontzien” BirziklaTUarte Lehiaketa martxan

Martxoaren 16tik apirilaren 24ra bitartean zabalik egongo da hondakinen edukiontziak apaintzeko BirziklaTUarte Lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea. Elena Lázaro Azpichuetaren, Paula Torrontegi Serranoren eta Aroa Pache Legarretaren ekimena den lehiaketak irabazi zuen Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Wanted Ideia Lehiaketaren bosgarren edizioko bigarren saria. Proiektuak hondakinen gaikako bilketa eta birziklapenaren beharraz kontzientziatzea du helburu, hiri-artea Getxoko biztanleengana hurbiltzeaz gainera, hiri hondakinak biltzeko edukiontziak apaintzearen bitartez.  

Lehiaketan 16 urtetik gorako getxotarrek parte hartu ahal izango dute, bakarka edo taldeka, hiru lagunek osatutakoa bada. Lehenengoz, bozetoak aurkezteko epea zabalduko da. Epe hori itxi ondoren, lanak baloratu egingo dituzte eta sei aukeratuko dira, bakoitza bere edukiontzian gauzatzeko. 

Bozetoak aurkezteko epea aipatutakoa izango da, hau da, martxoaren 16tik apirilaren 24ra bitartekoa, eta edukiontzian eginbeharrekoa maiatzaren 23an edo 30ean egingo da (eguraldiaren baldintzen arabera). 

Lehiaketaren baldintza guztiak birziklatuarte.wordpress.com helbidean eta “birziklatuarte” facebookean daude eskuragarri. Informazio gehiago Gazteria Bulegoan (Algortako etorbidea, 98, tel. 94 466 03 53 eta e-posta: gaztebulegoa@getxo.net

Reziklontzi lehiaketa eta erakusketako argazkiak, Zaramarik asmatu eta ekoiztutakoak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +