LONJEN PROGRAMA

Lonjen programaren helburuak honako hauek dira. Alde batetik, lonjen erabiltzaileen eta auzokideen arteko bizikidetza sustatzea eta, beste alde batetik, lonjen erabilera egoera ahalik eta seguruenean izatea.

Ez dago ordenantzarik lonjen erabilera arautzeko. Beraz, ez da inongo lizentziarik ematen lonjak irekitzeko. Horren ordez, lonjekin zerikusia duen edozeri buruzko galdera edo kexarik egotekotan edonor jar daiteke kontaktuan lonjen programarekin. Gomendio batzuk egiten ditugu lonjen erabilera ahalik eta seguruena izan dadin eta bizikidetza ona izateko. Zalantzarik ohikoenak hemen argitu ahal izango dituzu.

Programan parte hartzeko honako dokumentazioa bete eta aurkeztu behar da:

- Izena emateko inprinakia

- Adin gabeentzako baimen orria

- Lagapen eredua

 

KONTAKTUA

Zerbitzuaren ordutegia: 

Astelehenetik ostiralera 9:30etik 17:30era.

Uztaila eta abuztuan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00etara

ANA OROZKO (944126658)

Emaila: gaztelonjak@getxo.net 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +