Guregune Gaztelekua

Zer da Gunegune?

Guregune gaztelekua 11 urtetik (beteak) 17 urtera bitarteko gazteentzako zerbitzua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.

Zer gin daiteke Guregune gaztelekuan?

Hainbat gune daude...

...topagunea: berbetan, aldizkari bat irakurtzen, pelikulak ikusten edota Play edo Wii-an jolasten egoteko tokia.

...ordenagailu eta mahai-joku gunea.

...ping-pong mahaia eta futbolina eta dituen gela.

...sukaldea: praktikatzeko eta tailerrak egiteko

Zer egin behar da?

Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez.

Noiz irekitzen da Guregune gaztelekua?

  • Astearte, asteazken, ostegun eta igandetan: 17:00etatik 20:00etara.
  • Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 22:00etara.
  • Astelehenetan eta abuztuan itxita dago.

Udako ordutegia (uztaila)

  • Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00etatik 20:30etara.
  • Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
  • Igandetan: 17:00etatik 20:00etara.
  • Astelehenetan itxita dago.

Non dago Guregune gaztelekua?

Romo

RKEan, Santa Eugenia Plaza 1, behea

Telefonoa: 944.660.022

Posta-e: guregunegaztelekua@getxo.eus

2018ko ekaineko programazioa

  • Ekainak 2 : MASTERCHEF: ZUKUAK ETA BATIDOAK
  • Ekainak 7: ATE IREKIAK GURASOENTZAT
  • Ekainak 8: ASANBLADA
  • Ekainak 13: MASTERCHEF: PASTELA
  • Ekainak 17: MUNDUKO ARROZAK GETXO
  • Ekainak 20: PAPIROFLEXIA
  • Ekainak 22: JOLASAK KANPOAN
  • Ekainak 27: EXPERIMENTUA
  • Ekainak 28: ZOZKETA
  • Ekainak 30: IGERILEKURA IRTEERA
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +