Inklusio zerbitzua

Getxon eskaintzen diren jardueretan Aniztasun Funtzionala duten gazteen partaidetza sustatzeko

Programaren helburuak

Inklusio Zerbitzuaren helburu nagusia inguruko jardueretan Aniztasun Funtzionala (ezgaitasuna) duten eta laguntza behar duten, aldizkakoa eta mugatua, gazteen partaidetza sustatu eta erraztea da. Jarduera horiek herritar guztientzat zabalik daude aisiaren, kulturaren, formakuntzaren eta boluntariotzaren esparruetan.

Programaren bidez komunitatearen bizitzan pertsona guztien integrazioa bultzatu nahi da, balioen, eskubideen eta askatasunen garapenean jarduerak eginez. Aipatu jarduerek horietako bakoitzak gizartean duen egiteko aktiboa azpimarratzen dute. Hala, Aniztasun Funtzionala duten pertsonak ere barne har ditzaketen baliabideen informazioa eskuragarri dago.

Gazteen Udal Zerbitzuak guztion (gizonak eta emakumeak) aukera-berdintasunerako politikaren alde dihardu. Horretarako, beharrezko laguntza ezartzen eta koordinatzen da, Aniztasun Funtzionala duten pertsonak eta ez dutenak komunitatearen jardueretan gehi daitezen.

Metodologia

Programak pertsona oinarri duen metodologia baliatzen du. Bertan, gustuak, lehentasunak, adina, laguntza premiak eta partaidetza egokirako baldintza optimoak eskaini ahal izateko esanguratsua izan daitezkeen hori guztia aztertzen da, kasu bakoitzaren banakako esku hartzea eta jarraipena bideratuz.

Eskainitako laguntzak

Laguntza horien artean inklusioaren arloko teknikari bat eta gizarte-arloko profesionalak ditugu, erabiltzaileen inklusio eta partaidetza prozesu honetan laguntza ematen dutenak.

Emaitzak

2015. urtean inklusioko 70 prozesu kudeatu ziren Getxoko Udalak eskainitako hainbat ikastaro, formakuntza jarduera eta tailerretan (perkusioa, makillajea, antzerkia, dantza modernoa, paddle, sukaldea, etab.).

Partaidetza geroz eta gehiago dela eta aipatu prozesuetan esku hartzen duten agente guztien asebetetze maila geroz eta handiagoa dela egiaztatu da.

Programan parte hartzeko

Informazioa eskatu nahi baduzu, Aniztasun Funtzionalaren Inklusio Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke  688 69 15 27 telefono zenbakian (baita whatsapp bidez ere) edo posta elektronikoaren bidez:  inklusioa@getxo.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +