HERRIKO UDALEKUAK. 2017

Ikusi HEMEN udalekuen PROGRAMA

Norentzat: Getxoko haurrak, 2005etik 2012ra bitartean jaiotakoak (biak barne).

Hizkuntza: Udalekuetan Getxoko haur guztiek parte har dezakete, euskaraz jakin ala ez. Hain zuzen ere, udalekuen helburuetako bat euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da.

Noiz: Bi txanda:

  • 1. txanda (10 egun, 108 ume): uztailaren 3, 4, 5, 6, 7, 10, 11, 12,13 eta 14ean.
  • 2. txanda (9 egun, 108 ume): uztailaren 17, 18, 19, 20, 21, 24, 26, 27 eta 28an.

Plaza kopurua: 108 txanda bakoitzean.

Non: txanda bakoitzean plaza kopuru mugatua eskainiko da, honako lekuetan:

  • Romoko LHI: 36 ume
  • Geroa Ikastola: 36 ume
  • San Ignacio LHI: 36 ume

Ordutegiak:

  • Txangoa dagoen egunetan (*): 9:00-17:30, lau egun txanda bakoitzean
  • Txangorik ez dagoen egunetan: 9:00-14:00, gainerako egunetan

(*) Txangoen egunan izena emateko epea amaitu aurretik argitaratuko dira udalaren web orrialdean.

Oharra: Umeak 9:00etatik 9:30era bitartean sar daitezke.

Prezioak: Prezioak umeko eta txandako dira.

  •  Prezio arrunta: 118 €
  • Prezio murriztua (ikusi taulak): 53 €
  • Kategoria orokorreko familia ugaria: 89 €
  • Kategoria bereziko familia ugaria: 71 €
  • Prezio murriztua eskatu duen kategoria orokorreko familia ugaria: 40 €
  • Prezio murriztua eskatu duen kategoria bereziko familia ugaria: 32 €

Prezio murriztua eskatzeko diru-sarrera taula

 

Bizikidetza unitateko kide kopurua

 

Diru-sarrera gordinak hilean

2

1.223 €

3 edo gehiago

1.352 €

Nola izema eman:

  • On-line (epea itxita)
  • Izena emateko orria hemen (epea itxita) deskargatu eta, ondo beteta, edozein HABtara edo Gazte Informazio Bulegora eraman, maiatzaren 8tik 19ra. Bertan informazio zehatzagoa dago. Inprimakia bulego hauetan eskuragarri egongo da behar izanez gero.
  •  Onartuen zerrenda eta ordainketa egiteko epeari buruzko informazioa orri honetan argitaratuko da maiatzaren 25ean (sakeleko telefonoa eman dutenei SMS bidez jakinaraziko zaie) eta ordainketa egiteko epea zabalduko da maiatzaren 26tik ekainaren 2ra bitartean.
  • Bi txandak aukeratzekotan lehenentsi beharko dira. 2 zenbakiarekin markatutako txandan plaza emango da baldin eta plaza librerik balego.

Zozketaren baldintzak: aurreinskripzioek plaza kopurua gainditzen badute zozketa egingo da. Hona hemen zozketaren irizpideak:

  •  Behar bereziak dauzkaten umeen eskaerak ez dira zozketan sartuko. Plaza automatikoki emango zaie. Laguntza zerbitzua izango da.
  • Zozketan familia bakoitza multzoka zozketatuko da kontziliazioa laguntzeko (salbu eta behar bereziak dauzkaten umeen kasuan)

Informazio batzarra: plaza lortu duten familiei informazio osagarria emateko batzar batera deituko zaie, ekainaren 26an, 19:00etan Algortako Kultur Etxean (Villamonte kalea, z/g)

Izena emateko epea: maiatzaren 8tik 19ra.

Argibideak: 94 466 03 53 (Gazte Informazio Bulegoan)

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +