XXXIV. Antzerki Jardunaldiak

kartela

Urriaren 7, 8, 9, 14, 15 eta 16an

Aurkezpena

Aurten ere (eta badira 34 urte), Antzerki-denboraldia abiatuko da Getxon jardunaldien eskutik, antzerki ekoizpenaren aukeraketa erakusten digutena. Ohi denez, ikuskizun anitzak bildu dira egitarauan betiere haurrei arreta berezia eskainita, gaztetxoek arte eszenikoaren mundura erakarri nahi baititugu.

Aurten hamaika ikuskizun izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Horietako hiru haurrentzako antzezkizunak dira; beste hiru, helduentzat, eta gainerakoak, adin guztientzat. Iaz gertatu zen moduan, saioak bi agertokitan antzeztuko dira. Algortako San Nikolas plazak kaleko ikuskizunak hartuko ditu eta gainerakoak, Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira. Horrez gain, kalejira formautko lan bat Algortako Basagoiti etorbidean zehar izango da.

 Helduentzako eskaintzak honako muntaia hauek hartuko ditu: "Tras la frontera", migrazioaren dramari buruzko komedia beltza; "Heroiak", zahar-egoitza batetik ihes egin duten hiru guda-beteranoen istorioa; eta "La flaqueza del bolchevique", trafiko-istripu arrunta abiapuntua duen lan barregarri eta kezkagarria.

Haurrek ere non aukeratu izango dute jardunaldietan. Haientzat honako lan hauek antolatuko dira: "Herriko jaiak", Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna; sorpresez beteriko "Robando magia" antzezkizuna eta "Marikixkur eta hiru hartzak", Robert Southey izen bereko ipuin ezagunaren moldaketa.

Horri guztiari "Gear" eta "4x4" dantza ikuskizunak; suan, dantzan eta erritmoan oinarritutako "Sú á Feu" kalejira ikusgarria; "Ongi etorri findemundo!!" antzezkizun apokaliptiko eta dibertigarria; eta testurik gabeko "Funes Van" komedia.

Halaber, antzerki arineko egitaraua egongo da hirugarren urtez jarraian. Guztira, gehienez 20 minutu dirauten 11 muntaia antzeztuko dira. Lan guztiak Algortako Kultur Etxean izango dira hilaren 7an eta 16an.

Azkenik, gogoratu behar da aurtengo Antzerki Jardunaldiak Udalak bultzatutako Zurrumurrurik Ez delako estrategiak hedatzen dituen balorei atxiki zaizkiela. Horren bitartez kultura arteko eta estereotipo negatibo edo aurreiritzirik gabeko Getxo baten aldeko apustua egin nahi da. Ekimen hori dela eta, urriaren 14an antzerki-inprobisazioa ardatza duten bi ekitaldi izango dira.

Egitaraua 2016

  • ostirala, 7
    Tras la frontera (Plataforma Tirante)
    gaztelania, helduentzat
    Algortako San Nikolas plaza, 19.00, sarrera dohainik
  • larunbata, 8
    Herriko Jaiak (Potxin eta Patxin)
    euskaraz, haurrentzat
    Algortako San Nikolas plaza, 13.00, sarrera dohainik

         Heroiak (Txalo)
         euskaraz, helduentzat
         Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20.00, 10€

  • igandea, 9
    Gear (Matxalen Bilbao) - 4x4 (Ertza)
    dantza, adin guztientzat
    Algortako San Nikolas plaza, 13.00, sarrera dohainik

         Robando magia (Txalo)
         gaztelaniaz, haurrentzat
         Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 18.00, 5€

  • ostirala, 14

         Su Á Feu (Deabru Beltzak)
         testurik gabe, adin guztientzat
         Algortako Basagoiti etorbidean zehar, 21.00, sarrera dohainik

  • igandea, 16
    Funes Van (The Funes Troup)
    testurik gabe, adin guztientzat
    Algortako San Nikolas plaza, 13.00, sarrera dohainik

    Marikixkur eta hiru hartzak (Glu Glu Producciones)
    euskaraz, haurrentzat
    Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 18.00, 5€
  • Sarrerak: Kutxabanken orotarako kutxazainak, www.kutxabank.es web orria, Algortako Kultur Etxea (Villamonte kalea A-8), 944914080 telefono zenbakia eta Andrés Isasi Musika Eskolako txarteldegia (ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik)

Antzerki Arina 2016

Algortako Kultur Etxea (Villamonte, A-8)

sarrera: saio bat 3€, lau saioko abonamendua 9€

Algortako Kultur Etxean hilak 09 eta 16 salgai, 17.30etik aurrera

 

igandea, 9

  • 18.30: Alineada, "I´m A Real Artist"
  • 19.00: Manar, "El diablo del teatro", Boxers
  • 19.30: Alineada, "I´m A Real Artist"
  • 20.00: Manar, "El diablo del teatro", Boxers
  • 20.30: Alineada, "I´m A Real Artist"
  • 21.00: Manar, "El diablo del teatro", Boxers

domingo, 16

  • 18.30: Prohibido soñar despierto II, "El falso paraguayo", Berriz Topatzean
  • 19.00: Un hombre apunta a otro hombre con una pistola, "El árbol de Hiroshima", El primer tren que salga
  • 19.30: Prohibido soñar despierto II, "El falso paraguayo", Berriz Topatzean
  • 20.00: Un hombre apunta a otro hombre con una pistola, "El árbol de Hiroshima", El primer tren que salga
  • 20.30: Prohibido soñar despierto II, "El falso paraguayo", Berriz Topatzean
  • 21.00: Un hombre apunta a otro hombre con una pistola, "El árbol de Hiroshima", El primer tren que salga

Alineada (Cía. La Postilla)

gaztelaniaz, estreinaldia

"... Minbizi bakoitza ezberdina da. Zorigaizto bakoitza ezberdina da. Baina, adi: zorigaiztoaren bizi-itxaropena minbiziarena baino askozaz ere luzeagoa da.

... Ez da osos kontsolagarria...".

Gaur Medikua ez da betikoa. Eta Gaixoa ere ez. Medikua sarkastikoa da. Gaixoa haserre dago. Medikuak erre egiten du. Gaixoak ez du Freud sinesten. Medikuak eskumuturrak moztu ditu, depilatzen ari zela. Gaixoa beste planeta batetik dator. Medikuak aurretik kobratu nahi du. Gaixoak.. zera, Gaixoa bere onetik ateratzeko zorian dago. Baina arazoa ez da hori.

antzezleak: Justi Larrinaga, Enriqueta Vega
zuzendaria: Kolektiboa
egilea: Ángel Mirou
saioak: 18.30, 19.30, 20.30

I´m a real artist (Teatro A La Boina)

gaztelania-euskara, publikoaren saria Pabellón 6-ren IV. Antzerki Arineko lehiaketan

Jaiotzen garenetik, estatu batuetako filmak eredutzat dituen gizarte baten mehatxupean bizi gara. Esfortzu latzari esker, arrakasta lortzen duten pertsonei buruzko filmak. Baina bizitzea tokatu zaigun garai honetan, lanari dagokionez behintzat, gizartearen parte handi baten errealitatea jasanezina da, batez ere gazteena.

Bat-bateko aldagela bihurtutako gelaxka ziztrin bat, bat ere mesedegarriak ez diren bi jantzi, lau antzezle, bi emakume eta bi gizon. Beraien barne munduetatik, iraganetik, beldurretatik, itxaropenetatik, zein ametsetatik bidaiatuz, euren bizitzetan murgilduko gara. Zer gertatu zen.. "-Ama, Pailazoa izan nahi dut!" esan zuenean?

antzezleak: Aratxo Angulo, Andar Basaldua, Gaizka Chamizo, Ainara Sagües
zuzendaria: Saioa Iribarren
egilea: Kolektiboa
saioak: 18.30, 19.30, 20.30

Manar (Colectivo NUI)

testurik gabe, "AD Festival" jaialdian, Molina de Seguran (Murtzia), eta Leioako Umore Azokan aurkeztu zen

"Manar"en antzezle bat, bi esku eta zenbait paisaia daude. "Manar"en ez dago testurik. Eskuek adierazten dute, eta beraiek hitz egiten dute topaketez eta banaketez. Eskuak dantzan, eskuak jolasten, eskuak "beldurra", "zerua" edo "musua" esateko beste modu batzuk aurkitzen. Mikro-ikuskizun barnekoi eta poetikoa.

antzezlea: Begoña Martín Treviño
egilea eta zuzendaria: Colectivo NUI
saioak: 19.00, 20.00, 21.00

El diablo del teatro (Lástimo teatro)

gaztelania, epaimahaiaren aipamen berezia Pabellón 6ko Antzerki Laburreko IV. Jardunaldietako antzezlanik onenari

Bere gelan, dorre altuaren gailurrean, antzerki-idazlea bidaiatzeko prestatzen ari da. Omenaldia egingo diote, bere bizitzako bi amodio handiei eskaini dien guztiagatik: artea eta bidegabekeriaren aurkako borroka. Orduan konturatu da berez ez duela inoiz ezer idatzi. Bizitza osoan tutik ere ez.

antzezleak: Iñaki Urrutia, Leire Orbe
zuzendaria: Braulio Cortés Díez
egilea: Lástima Teatro
saioak: 19.00, 20.00, 21.00

Boxers (Pez Limbo)

gaztelania, Vitoria-Gasteizko 39. Nazioarteko Antzerki Jaialdia; AD Festival Molina de Segura (Murcia) 2015; 1. saria "+ teatro con diamante". Antzerki laburreko saio jarraitua. Logroño 2015; P6ko (Bilbo) Antzerki Laburreko III. Jardunaldiak; 150 gr. Arte Eszenikoak Merkatuan (Gasteiz); Espainiako Antzoki eta Auditorioen Sare Nazionalak gomendatutako ikuskizuna.

Bi pertsona kontu klandestino batean nahasten dira: dirua erraz eskuratzeko edo dena galtzeko aukera. Oso gutxi daukate, lits batzuk, mamu-txakur bat eta izen faltsuak, baina beren onena emango dute Show on bat eskaintzeko. Bizitza petrala parrastaka kontatuta.

antzezleak: Eduardo Hernando, Raúl Camino
zuzendaria: kolektiboa
egilea: kolektiboa
saioak; 19.00, 20.00, 21.00

Prohibido soñar despierto II (La sombra que camina)

gaztelania

Ehun eta hogeita hiru urte joan dira euren topaketa bakar eta laburretik, baina Wilhem eta Edwina maitasun hilezkor baten oroitzapenean bizi dira. Planetoideak Lurra jo eta gizakien arraza suntsitu duenean gertatu den apokalipsian, gure heroiak "Los Glosemáticos" izeneko estralurtar zitalen mehatuari aurre egingo diote, eta jainko izaera eskuratu berria bertan behera uzteko arazoak izango dituzte, teleportazioaren eta denbora-bidaien abenturan sartzean.

"Prohibido Soñar Despierto" zientzi fikzio erromantikoko mikro-antzerkien saga bat da, noiz amaituko den ez dakiguna; galaxian izan diren amodio-istorio absurduenetako bat.

antzezleak: Gabriel Ocina, Olga Martínez
zuzendaria: Leire Ucha
egilea: Gabriel Ocina
saioak: 18.30, 19.30, 20.30

El falso paraguayo (Kolektibo Mostrenko)

gaztelania

Norekin hitz egiten dugu bakarrik hitz egiten dugunean? Zer gertatzen da ezer gertatzen ez denean? Isiltasuna larritu gabe bizitzeko kapaz al gara? Non gaude geure berdinen artean egon arren inorekin ez gaudenean?

"El falso paraguayo" gugan bizi diren "beste horiek" dira, isiltasunaren erdian edo jendetzaren artean bat-batean agertzen direnak; gure ekintzak etengabe zuzentzen dituen eta gure ahultasuna argitara ateratzen duen ahots ahul hori.

antzezleak: Javier Fernández, Jaione Olabe, Txubio Fernández de Jáuregui
zuzendaria: kolektiboa
egila: kolektiboa
saioak: 18.30, 19.30, 20.30

Berriz topatzen

euskara

Anparok 11 urte darama bere mendeku ikaragarria prestatzen. Ez zuen espero goiz hartan Puri topatzea. Mendekuaren ordua heldu da...

antzezleak: Amaia Arriaran, Nerea Ariznabarreta
zuzendaria: Imanol Espinazo
egilea: Eduardo Viladés
saioak: 18.30, 19.30, 20.30

Un hombre apunta a otro hombre con una pistola (Garabatos)

gaztelania, Antzezle onenarentzako aipamena Pabellón 6ko Antzerki Laburraren IV. Edizioan

Gizon batek beste bat pistola batekin apuntatzen duenean, egoera horretara nola iritsi diren pentsatzen dugu eta, batik bat,... hiltzea al da konponbide bakarra?

antzezleak: Adrián de los Ojos, Erik Leal
zuzendaria: Aitor Borobia
egilea: Erik Leal
saioak: 19.00, 20.00, 21.00

El árbol de Hiroshima (Kabia Teatro)

gaztelania, Publikoaren saria Pabellón 6ko Antzerki Laburraren IV. Jardunaldietan

Gizon bat etsita dago, bizitzarengandik gehiegi espero duelako. Soka dauka eskuan eta bere biziari amaiera eman nahi dio. Zuhaitz bat, adarrak atera zaizkion gizon bat dirudiena, zutik dago, arduragabe, bakardadeari eraikitako eskultura bat bailitzan. Beraien patuak, nahi ororen desertu direnak, lur gorrixkako eta denbora zehaztugabeko leku batean korapilatu dira. Etsitako gizonari iruditu zaio zuhaitz bakarti hori dela bere burua urkatzeko lekurik aproposena, baina arbolak ez du nahi izango bere adarretan, arrosarik ez hostorik ez daukana, heriotzarik loratzea. Gizonak bere isiltasunetik irteten da gizonak bizitzen jarrai dezan.

Urruneko ekaitz batetik, zeinaren burrunba japoniar lo-kantekin nahasten den, izpi bat etorriko da, historiaren geroa aldatuko duena. Hiltzeko borrokatzen dena biziko da, eta bizitzeko borrokatzen dena hilko da. Pertsonaiek beren bizia jokatzen duten kartak trukatu ditu patuak. Nork irabaziko ote du partida bitxi hau?

antzezleak: Joseba Uribarri, Iosu Florentino, Yolanda Bustillo
zuzendaria: Borja Ruíz
egilea: Kabia Teatro
saioak: 19.00, 20.00, 21.00

El primer tren que salga

gaztelania, Antzezlan honek 3 sari irabazi zituen Pabellón 6ko Antzerki Laburreko IV. Jardunaldietan: "Álex Angulo" saria antzezlanik onenari (Epaimahaiaren saria), Publikoaren saria antzezlanik onenari eta Antzezlanik onenaren saria Álex de la Peñarentzat

Bi lagunek elkar aurkitu dute geltokian eta abiatzen den lehenbiziko trena hartzea erabaki dute. Gogoa askatasun-ametsez eta hasiera berri baterako gogoz beteta daukate. Baina itzulera beti egiten da joateko bidaia baino luzeago. Batez ere lortu duzun guztia txapata-ogia bat izan denean.

antzezleak: Alejandro de la Peña, Josu Angulo Anthonisen
zuzendaria eta egilea: David Caiña
saioak: 19.00, 20.00, 21.00

Impro Antirumor: Gaztematch & Match Pro - BERTAN BEHERA

 

Getxoko Antzerki Jardunaldien egitaruaren barruan Zurrumurrurik Ez Estrategiak lehen Zurrumurrurik ez inprobisazio match-a: ”Impro Antirumor” martxan jarriko du. Antzerki lehiaketa hau urriaren 14an 18:30-etan Algortako Metroko plazan ospatuko da. Bi maila egongo dira:

-         Gaztemacth: 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako

-         Match Pro: antzerkiko munduaren profesional eta zaleentzako

 

Informazio gehiago, match-eko arauak, opariak eta saria, eta izena-emateko orria hurrengo helbidean:

www.getxo.eus/antirumores

Deskargatu IMPRO ANTIRUMOR ekimenari buruzko informazioa HEMEN sakatuta.

 

Harremanak:

Email: Antirumores@getxo.eus

Telefonoa eta whatsapp-a: 662 659 042

 

Antzerki Jardunaldiak Zurrumurrurik EzeEstrategiak udalerrian kontuan hartzen dituen balioei atxiki zaie. Zenbait elkarte eta pertsona, Getxon, immigrazioaren eta kultura-aniztasunaren aurrean estereotipo negatiborik eta aurreiritzirik egon ez dadin beren kabuz egiten ari diren lan handian lagundu nahi dugu.

Kulturaarteko gizarteek eragiten dituzten aniztasuna, bizikidetza eta kultura, ekonomia eta gizarte mailan gertatzen den aberastea ospatuko ditugu.

Bisitatu: www.getxo.eus/antirumores

Facebook: www.facebook.com/antirumores

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +