Kultur arteko Sensibilizazio programak ikaskuntza arloan

Kulturen arteko Elkarbizitzei buruzko Sentsibilizazio Programa Ikastetxeetan, Biltzen-en eskutik

Ikasgelan kultura arteko bizikidetzari buruzko sentsibilizazio programa Getxoko Udaleko inmigrazio unitatearen eta BILTZEN integrazio eta bizikidetza Zerbitzuaren (Eusko Jaurlaritza) ekimena da. Azkeneko 3 ikasturteetan egin da, udalerriko 6 zentroetan, batez beste, urtero, udaleko aurrekontuaren kargura.

Sei orduko oinarrizko sentsibilizazio prozesua da, eta ordu erdiko lau jardunaldietan banatzen da.

Helburuak:

  • Edozein giza taldeari datxekion aniztasuna ulertzea eta modu positiboan baloratzea.
  • Nortasun faktoreak kritikoki aztertzea.
  • Irudizko gizarte, komunikabide eta bestelakoetatik eratorritako aurreiritzien intzidentzia eta estereotipoak aztertzea, gure pertzepzioan eta harremanetan egoten garen moduan.
  • Estrategiak identifikatzea, pertsona arteko noizbehinkako arazoei aurre egin eta aldatzeko, kultura arteko izaera dutenak, bereziki.

Programaren hartzaileak: Getxoko Ikastetxeetako ikasleak (DLH-ko 5. eta 6 mailak eta baita ere DBH-ko 1. eta 2. mailak).

Jardunaldietako dinamizatzaile taldea atzerritarrek osatzen dute, askotariko prestakuntza dute eta baita esperientzia ere talde dinamizazioan.

Une honetan bilerak gaztelaniaz egiten dira, baina ahaleginak egiten ari dira pixkanaka euskara sartzeko.

Programa

Beste ekintzak

Zineskola Inmigrazioa: zine

Getxoko Ikastetxeetako zuzendaritzari: programa hauek zuen zentruan eman nahi badituzu deitu Inmigrazio Sailera (9446660151) edo korreo elektronikoa bidali (immigrazioa@getxo.net).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +