Aurkezpena

 

Getxoko Udalaren 2012-2015erako Legealdi Plana:

Kulturen arteko hiriaren estrategia finkatzea, hori dibertsitatean, tokiko eta atzerriko pertsonen arteko elkarreragitea eta harremana sustatzean, parte-hartze politiko eta soziala bultzatzean eta diskriminazioa prebenitzean oinarrituta. Inmigrazioa gertakari soziala da. Oso konplexua da bere baitan duen giza osagarriarengatik. Ikuspuntu soziala eta kulturaletik ez ezik ikuspegi politiko eta ekonomikotik ere eragina dauka.

 

Getxok bertako hiritar guztien elkar bizitza lortzearen erronka finkatu du, jatorria alde batera utzita; udalerria bertako biztanle guztiena den gune kolektibo bilakatu nahi du.

Getxon inmigrazioa gero eta nabariagoa da, horregatik, Udalak jarduera publikoak sustatu behar izan ditu denak udalerrian integratzeko. Integratzeko prozesuan populazio etorkinak zein hartzaileak (administrazioa eta bertako populazioa...) hartu behar du parte.

Jatorri desberdineko etorkinak bertara emigratzea Getxorentzat aukera ezin hobea da, horregatik, proposatu behar ditu integrazioa sustatzen duten neurriak, kultura anitzeko gizarte batek dituen abantailak ezagutarazteko.

Autonomia Erkidegoko esparruan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaien Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak sustatu zuen udal oinarria duen atzerriko etorkinak hartzeko sare bat. Sare hori 2003. urtean onetsitako Inmigrazioko Euskal Planean definitzen zen. Plan horren helburua Euskal Herri Administrazioek inmigrazio-eremuan egindako lanak koordinatzea zen.

Getxoko Udalak Tokiko Sare honetan hartzen du parte, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Programetan kolaboratuz eta immigrazio-eremuan jarduera publikoei ekinez.

Esku-hartze hori bi printzipioren inguruan antolatzen da: normalizazioarena, orokortu daitezkeen zerbitzuetara gainerako herritarrak bezala iritsi ahal izatea berarekin dakarrena, eta espezializazioarena, etorkinen beharrizan bereziei dagokienez.

2011. urtetik Getxo Kulturen Arteko Hirien sarean parte hartzen du (Red de Ciudades Interculturales RECI). RECI Europar Komisioaren eta Europar Kontseiluaren Intercultural Cities sarean estatu mailako sarea da (bideoa).

2016. urteko memoria

Immigrazioa eta Kulturartekotasunaren Unitatea.
Getxoko Udala
Urgull kalea, s/n. 48991
Tel: 94 466 01 51
Fax: 94 466 01 55

immigrazioa@getxo.eus

Facebook  GetxoICC

Twitter: @getxoICC 

Facebook Intercultural Cities: https://www.facebook.com/ICCities  

Facebook RECI: https://www.facebook.com/CiudadesInterculturales 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +