Berriak

12.000€ko larrialdiko diru-laguntza

2018/06/08

12.000€ko larrialdiko diru-laguntza onartu da, Siriarentzat

laguntza jasotzen

Udalak 12.000€ko larrialdiko diru-laguntza onartu du Siriara bidaltzeko, Unicef GKK erakundearen bitartez. “Honekin gure elkartasuna erakusten jarraitzen dugu, 2016an errefuxiatu siriarrentzako Jordaniako Zaatariko kanpamenduetarako Udalak eman zuen diru-laguntzaren ondoren eta babes bila dabiltzan pertsonak udalerrian hartzen. Gainera, Lankidetzako lan taldean aho batez erabakitako laguntza izan da aipatutakoa”, nabarmendu du Irantzu Uriartek, Garapeneko Lankidetzako zinegotziak.

Siriaren krisia duela zazpi urte hasi zen eta epe horretan giza garapenerako adierazleek ia lau hamarkadako atzerapena izan dute. Nazio Batuen datuen arabera, 13 milioi pertsonek laguntza humanitarioa behar dute eta horietatik 5,3 milioi adingabeak dira (19.000 adingabek desnutrizio larria jasaten dute). Gerrak gogor jo ditu oinarrizko zerbitzuak, gizarte zerbitzuak eta osasun zerbitzuak. Egoera horretan Unicefen egitasmoaren helburua da 10.905 pertsonari oinarrizko osasun zerbitzuak ematea. Kopuru horretatik erdiak adingabeak izango dira, eta erdiak emakumeak. Hain zuzen ere, lehen mailako osasun zentroei eta pertsonei lagunduko diete, mediku horniduren, oinarrizko botiken eta klinika mugikorren bitartez.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +