Berriak

Emakume Etorkinen Topaketa

2017/09/12

Emakume Etorkinen Topaketa programaren beste edizio bat abian

Emakume etorkinak lagundu eta horientzako elkartasun-gunea eskaintzea eta aldi berean egun dauden eskubide eta baliabideen berri ematea dira Getxoko Udalak antolatzen duen Emakume Etorkinen Topaketa programaren helburua. Beste urte batez saioak urritik datorren urteko otsailera bitarteko larunbatetan (batean bai eta bestean ez) izango dira. Emakume interesatuek izenematea ostiraletik, hilaren 15etik, aurrera egin ahal izango dute Herritarren Arretarako Bulegoetan, e-mailez helbide elektronikoan eta www.getxo.eus/eu/inmigracion webgunean. 

Osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta norberaren zainketarako heziketa ere eskaintzen du programak, hau da, emakume etorkinak batzen dituzten gaiei buruz hitz egiteko tokia baita: zailtasunak, zalantzak, herrimina, poztasuna, hartzen dituen hirian xede eta amets berriak eraikitzeko moduei buruz mintzatzeko... 

Saioak urritik otsailera bitartean egingo dira, larunbatetan txandaka, hots, batean bai eta bestean ez, 17:00etatik 20:00etara, Algortako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan (Martikoena kalea, 16- Alangoko anbulatorioaren ondoan). Saio guztietan, migrazioak dakartzan erronkak pertsonalki eta profesionalki bizi izan dituzten bideratzaileak egongo dira. 

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik eskatuz gero. Informazio gehiago 944 66 01 51 telefono zenbakian.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +