Berriak

Adierazpen instituzionala

2017/03/23

Adierazpen instituzionala Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta

Getxoko Alkateak eta udaleko talde politiko guztiek osatutako Bozeramaleen Batzordeak martxoaren 21ean, ospatzen den Arrazakeriaren kontrako  Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen instituzional bat onartu du aho batez. Jarraian testu osoa: 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak martxoaren 21ean ospatzen du Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta estatu-kideei eskatzen die ekintza-planak abiarazi ditzaten, arrazakeria eta apartheida ezabatzeko.    

Martxoaren 21ak gogorarazten digu edonolako arraza-diskriminazioa ezabatu beharra dagoela; eta bereziki garrantzitsua gertatzen da, gizarte guztietan oraindik jarraitzen eta irauten duten xenofobia-mota sotilez gain, beste xenofobia-adierazpen kezkagarriak azaleratu direlako, gobernuek, gizarte-erakundeek, alderdi politikoek eta beste hainbat eragilek sustatuta. Horiek xenofobia-eredu instituzionalizatuak bihurtu daitezke eta, ondorioz, diskriminazioa ekarri dezakete. 

Getxoko Udaletik aditzera eman nahi dugu konpromisoa hartu dugula dauden prozedura eta mekanismo guztiak sustatu eta abian jartzeko, xenofobia- eta diskriminazio-ereduak -sotilak eta agerikoak, ala ez hainbeste- sustatu nahi dituzten proposamen politiko eta diskurtsoak ahultzeko. Adierazpen eta diskurtso horiek ez dira gure izenean egingo, ez eta erakundeen izenean ere. 

Ikusirik politika xenofoboek zenbateraino egin duten aurrera Europan eta mundu-mailan, berretsi nahi dugu gure konpromisoa; hots, inpunitate-dinamikak galaraztearena baiezko demokratiko eta irmo baten bidez, ez daitezen gobernura iritsi. Giza eskubideek lehentasuna dute, eta eskuratu ditugun gobernu-moldeek barne hartu behar dituzte; horretarako, beharrezkoa da erakundeek irmoki uko egin diezaietela xenofobiari eta arrazakeriari. 

Getxoko Udalak konpromiso sendo hauek hartu ditu:

  • Arrazakeria eta xenofobia prebenitu eta ezabatzeko politika publikoak nahiz gizarte-estrategiak bultzatzea.
  • Azpimarratzea zein ekarpen egin dizkieten etorkinek ekonomia, gizarte eta kulturari; eta Euskadiko biztanle guztien sustapen sozial, ekonomiko eta kulturalerako aukerak indartzea.
  • Hedapen- eta sentsibilizazio-ekintza nahiz estrategiak aktibatzea kulturartekotasu-naren aldeko eta arrazake-riaren aurkako jarrerak sustatzeko, estrategiak sendo-tuta -zurrumurruen aurkako estrategia, esaterako- eta hezkuntzari arreta berezia eskainita, formalari zein ez-formalari.
  • Etika publikoa sustatzea, zeinak herritarrak kontzientziatuko dituen eta edozein arrazakeria- edo xenofobia-aztarna ezabatuko duen.
  • Migrazio- eta asilo-politikak garatzearen alde egitea: migratzaileei buruzko ikuspegi instrumentalaz haraindiko politikak, zeinak asilo-eskubidea sutatu, Europan sartzeko bide seguru eta legalak gaitu, eta migratzaile nahiz errefuxiatu guztien inklusioa sustatzen duten, haien eskubide guztiak aintzat hartuta
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +