Euskera, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna

EUSKARA, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntzari buruzko zertzeladak.

GALDERAK

Bazenekien...Europako hizkuntzarik zaharrena omen dela?.

Bazenekien...600.000 pertsonak hitz egiten dutela  eta bakar-bakarrik hemen erabiltzen dela?

Bazenekien...gaur egun Erkidego Autonomoko berezko hizkuntza bezala hartzen dela?

Bazenekien...ofiziala dela Erkidego Autonomoan eta Nafarroako zati batean?

Bazenekien... Estatu Frantsesaren zati batean ere egiten dela nahiz eta ofiziala ez izan?

Bazenekien...Estatu Espainiarrean euskaraz gain ofizialak direla bakoitza bere esparruan Galiziera, Kataluniera, Gaztelania eta Arandarra?

Bazenekien...Estatuko biztanleen heren batek gaztelania ez den berezko hizkuntza bat duela?

 

LURRALDEA

Euskara bi estatutan zatituta dagoen hizkuntza da; hiru esparru politiko eta bost lege-errealitate ditu.

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan ofiziala da eta jende gero eta gehiagok daki eta erabilerak aurrera egiten du apurka-apurka.
  • Frantziako estatuaren hego-mendebaldean, euskararen erabilera harreman pertsonaletara murriztuta dago; etxean transmititzen den hizkuntza da.
  • Nafarroako Komunitatearen iparraldean da ofiziala.

Lurralde horietan guztietan, euskaraz hitz egiten duten pertsona guztiek zortea dute, gaztelaniaz edo frantsesez ere hitz egiten baitute.

JENDEA

Getxoko jende askok, milaka getxotarrek, mende askotan, komunikazio-hizkuntza moduan euskara soilik izan dute. XIX. mendetik aurrera euskararen ezagutzak eta erabilerak behera egin zuten, eta gaur egun asko berreskuratzen ari da. Euskara zein gaztelania jakin eta erabiltzen dituen gizarterantz goaz. Getxoko Udalak egindako azken diagnostikoa kontsulta dezakezu.

Pertsona askok Getxoko mendetako hizkuntza izandakoa berreskuratu dute. Gaur egun, Getxoko biztanleen %20-25ek euskara dakite, batez ere umeek eta gazteek, bereziki hezkuntzaren bidez berreskuratzen ari da eta.

 

Eskuko hiztegia

AISA  on line hiztegia(7 hizkuntzatan)

EUSKARA non ikasi.

Pertsona askok euskara eskolan ikasten dute, eta beste batzuek EUSKALTEGIETAN: euskararen irakaskuntzan espezializatutako zentroak dira. Getxon lau euskaltegi daude:

  1. Udal euskaltegia.
  2. Lauaxeta euskaltegia.
  3. Jose Antonio Agirre euskaltegia.
  4. Bai & By akademia.

 

Euskaltegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude. Getxon, gutxi gorabehera, urtean 1.400 pertsona joaten dira euskaltegietara.

 

HAURRENTZAKO EUSKALTEGIAK ere badaude. Uztarri deitzen dira, eta hiru dira: Andra Mari, Algorta eta Areeta-Las Arenas

 

Gainera, AREETAN HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA dago.

 

Beste pertsona askok, batez ere neska-mutilek, ESKOLAN ikasten dute. Euskararen ikaskuntzan hiru hizkuntza-eredu daude:

 

  • A eredua: hezkuntza-prozesu osoa gaztelaniaz garatzen da eta euskara ikasgai bat da.
  • B eredua: ikasgai batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz lantzen dira.
  • D eredua: hezkuntza-prozesua euskaraz garatzen da eta gaztelania ikasgai bat da.

 

Pertsona askok D eredua hautatzen dute seme-alabentzat. Horretarako ez da beharrezkoa euskara jakitea; are gehiago, Getxoko pertsona gehienek euskara hezkuntza-eredu honetan ikasiz ikasi dute.

 

Gaur egun, Getxon eskolara doazen 2 eta 12 urte bitarteko pertsonak honela banatzen dira hezkuntza-ereduei dagokienez.

Haur hezkuntzako, lehen eta bigarren hezkuntzako datuak.

Pertsona askok badakite neska-mutilek euskara ikasteko modurik onena dela, euskararen etorkizuna bermatzeko eta lanbide-ikusmuga hobea izateko.Grafica de matriculación por modelos lingüisticos

 

Haur hezkuntzako, lehen eta bigarren hezkuntzako datuak:

 

Pertsona askok badakite neska-mutilek euskara ikasteko modurik onena dela, euskararen etorkizuna bermatzeko eta lanbide-ikusmuga hobea izateko.

 

 

 

EL EUSKERA TIENE FUTURO Folleto de experiencias personales con el euskera       

Guia para padres y madres de niños y niñas bilingues

EUSKARA ikasteko beste modu batzuk.

Atzerritarra bazara, euskarara 120 orduko oinarrizko ikastaroaren bidez hurbil zaitezke.

  • AISA ikastaroak Getxon bizi eta 16 urtetik gora dituzten atzerritarrei bideratuta daude.
  • Ikastaroen xedea da etorkinek euskal gizartea ezagutu eta hizkuntza horren ikaskuntzan eta euskal kulturaren ezagutzan lehen pausoak ematea.
  • Ikastaro hauetan hainbat gai lantzen dira, besteak beste agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioak, osasuna, kirola, merkatua... Ariketetan gai horien inguruko hiztegia lantzen da batez ere, baita hizkuntzaren oinarrizko ulermena ere (kaleen izenak, kartelak...).

BERBALAGUNA programan normalean euskaraz hitz egiten duten eta euskara praktikan jarri eta euskaraz hitz egin nahi duten pertsonek bat egiten dute.

  • Talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseo bat emanez, kafea hartuz, menditik edo bizikletaz txango bat eginez.
  • Guztiok elkarrekin, normalean euskaraz hitz egiten dutenak eta hizkuntza praktikatu nahi dutenak, Berbalagunako gainerako taldeekin koordinatuta.

ASOCIACIONES: En Getxo existe un buen número de Asociaciones que trabajan en la promoción del euskera y la cultura vasca y realizan muchos e interesantes programas para aprender y perfeccionar el uso del idioma.

 

MEDIOS DE COMUNICACIÓN

Tenemos  un único canal de televisión en euskera para todo el territorio, ETB1, y varias televisiones locales.

Tenemos un único diario integramente en euskera: se llama “BERRIA”. Y varios medios escritos locales por ejemplo en Uribe Kosta (que es la comarca donde se sitúa Getxo) tenemos una revista en euskera: UK (acrónimo de Uribe Kosta). Además, el euskera es un idioma muy usado en la red.

Tenemos varias emisoras de radio que emiten en euskera, enciéndelas, seguro que te gusta como suenan...

EUSKARA, euskal kultura eta kultura artekotasuna.

Euskara Zerbitzuaren eta Immigrazio Unitatearen arteko lankidetzaren emaitza moduan, helburu orokor hauek lantzen dira:

  • Atzerriko etorkinak Getxora iristeari modu eraginkor eta integratzailean aurre egitea, euskara erreminta moduan erabiliz.
  • Euskara-plan erakargarriak eta atzerriko etorkinek bizitzako fase desberdinetan dituzten ikaskuntza-beharrizan zehatzetara egokituak garatzea.
  • Getxon euskal kulturaren inguruan egiten diren ekitaldietan atzerritarren parte-hartzea sustatzea.
  • Herritar guztien artean Getxon dauden atzerriko kulturen ezagutza sustatzea, urteko ekitaldietan kultura arteko perspektiba gehituz.

Aspalditik atzerritarrek Getxoko euskal kulturaren inguruko gertaera eta ospakizun batzuetan parte hartzea sustatzeko proiektuak garatzen dira.

Hautatutako ekitaldietan metodologia informatibo eta parte-hartzaileak konbinatzen dira helburu hori lotzeko.

Calendario Maya 2012

 

“Un vecino de Getxo ha descubierto, durante un paseo, los restos de una antigua tablilla atribuible a los mayas en el Fuerte de La Galea con una leyenda inscrita…..” .

En el contexto de esta historia de ficción los Servicios de Euskera e Inmigración del Ayuntamiento de Getxo han puesto en marcha el proyecto denominado “Calendario Maya”. El programa contempla la puesta en marcha de un grupo promotor y la concesión de una serie de subvenciones para impulsar la realización de tres proyectos con la participación de entidades y asociaciones relacionadas con los ámbitos de euskera e inmigración.

El proyecto “Mitología y Leyendas del Mundo” resultó ganador de la primera convocatoria de subvenciones de la iniciativa “El calendario maya”.

Información: http://maiaegutegia.wordpress.com/

 

Txis Pun 2011 Canal YOUTUBE:

 

Euskarashowa 2007-2010 Canal YOUTUBE  

Behar zaitugu.

 
  • Behar zaitugu hazteko.
  • Behar zaitugu kultura- eta gizarte-etorkizun elkarbanatua bermatzeko.
  • Behar zaitugu etorkizuneko hizkuntza egiteko.
  • Behar zaitugu, zure seme-alabak euskararekin hobeto prestatuta egongo dira.
  • Behar zaitugu, euskararekin harremanak izatea gustatuko zaizu, lagunduko zaitugu.
  • Behar zaitugu, zure moduko pertsonak behar ditugu.

Informazioa.

Euskara Zerbiztua
Etxe Sorgindua

Basagoiti Etorbidea 20, 48992 Getxo. 

Teléfono: 944660011
E-mail: euskara@getxo.net

Web: http://www.getxo.net/eu/euskara

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +