Getxon Bizi, Vivir en Getxo. Etorkinak hartzeko programa

On line formularioa

2015ko liburuxka 

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera OSASUNA erabateko ongizate egoera da: fisikoa, soziala eta psikologikoa; ez soilik gaitzik edo gaixotasunik gabeko egoera. 

Pertsonen OSASUNA, bai fisikoa zein mentala, testuinguru sozial eta ekonomikoaren araberakoa da. Hala, bizi garen inguruaren baldintzen araberako ongizate estatuari lotuta dago gizarte osasuna. 

Udalerri honetan bizi garenon gizarte osasuna hobetzeko asmoarekin GetxONbizi proiektua jarri da martxan. 

GetxONbizin ezagutza partekatu, norberaren autoestimua landu, osasun emozionalean arreta jarri, laguntza sareak sortu eta sendotu, eta herritarren artean kalitatezko harreman sozialak sustatuko ditugu. Hori guztia gure inguruan modu osasungarrian parte hartzeko, moldatzeko eta gure burua aktibatzeko. 

Aurretiaz etorkinei harrera egiteko garatu ziren proiektuetatik sortu da GetxONbizi. Orain, herritar guztientzako kulturen arteko trukerako espazioak sendotzea du helburu: aniztasunezko eta errespetuzko giroan pertsona eta errealitate desberdinak ezagutzeko eta horiengandik ikasteko lekuak.

 

AGENDA

Elkartzeko eta ikasteko espazioak  

  • Elikadura osasungarria: nutrizioa eta sukaldaritza. Irailaren 20an eta 27an eta urriaren 4an. 
  • Etxeko oinarrizko konponketen gaineko tailerra (mantentze lanak, iturgintza, elektrizitatea). Urriaren 18an eta 25ean eta azaroaren 1ean. 
  • Osasuna sortzearen artea. Azaroaren 15ean, 22an eta 29an.
    • Estresa maneiatzeko eta erlaxatzeko teknikak.
    • Komunikazio eraginkorra eta gatazken konponketa
    • Lehen sorospenetako tailerra. 
  • Internetek ere nire osasunari mesede egiten dio (laguntzen didaten baliabideak, sare sozialak, lana bilatzea…) abenduaren 13an eta 20an. 
  • Beste norbait zaintzen duten pertsonentzako zainketak eta trebetasunak.  2016ko urtarrilaren 17an, 24an eta 31n.  

 

Getxon osasuna aktibatuz

1. Oinez egiteko ibilbidea (urriaren 11n). Fadura kiroldegira bisitaldia.

2. Bizikletaz egiteko ibilbidea (azaroaren 8an). Fadura kiroldegira bisitaldia.

 

ORDUTEGIA:

Igandetan 10:00etatik 14:00etara. 

TOKIA:

Jarduera bakoitza instalazio desberdinetan egingo da. Horien berri emango da onarpena baieztatzen den unean. 

 

IZENA EMATEA:

  • Izena emateko epea irailean hasiko da. Gogoan izan plaza kopurua mugatua dela.
  • Gehien interesatzen zaizkizun jardueretan eman dezakezu izena.
  • Telefono bidez baieztatuko dizugu ikastaroan onartua izan zaren ala ez.
  • Ikastarora joan ahal izateko haurtzaindegi zerbitzurik behar izanez gero, adierazi ezazu izena ematerako unean.

 

Telefono zenbakia: 658 755 194 (astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara) 

Webguneko inprimakia: www.getxo.eus/getxonbizi-bienestar 

Emaila:  bizkaianbizi@medicosdelmundo.org  


Antolatzailea: Getxoko Udala          Irakasleak: Munduko Medikuak         Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza


Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +