Familia bir-batuak

Oharra: PROGRAMA HAU BIRDISEINATZEN ARI GARA. BARKATU ERAGOZPENAK.

Familia batean aldaketa asko gertatzen dira familia horretako norbaitek bere herrialdetik atera eta migrazio-proiektu berri bati ekiten dionean. Urrun zaudela maitasuna sentitzea ez da erraza eta berriz elkartzeko uneak erronka eta esperientzia berri asko dakartza, eta garrantzitsua da horiei aurre egiteko prest izatea. Horregatik, Getxoko Udalak zerbitzu bat abian jarridu familia berriz elkartu  aurretiko prozesuan laguntza emateko eta elkartze hori ematen den lehen unean familiei laguntzeko.

Programaren Helburuak

  • Familiari eta iritsi berriei gizarteak harrera ona egin diezaioten laguntzea.
  • Urrunetik bikote izaten, aita edo ama izaten laguntzea eta maitasuna adierazten laguntzea.
  • Familiako guztiekin egunero berriz ere komunikatzen ikastea.
  • Banatzeagatik zenbaitetan kaltetu diren arauak eta mugak zehaztea.
  • Beste herrialde batera emigratzearen esperientziak sortzen dituen aldaketetatik ondorioztatutako egoerei erantzutea (klima, hizkuntza, elikadura-ohiturak, komunikatzeko erak, adiskideak galtzea, gizarte-harreman berriak, aisialdi-erak, osasuna…)
  • Hezkuntza- eta hizkuntza-sistema berrien ezagutza eta integrazioa erraztea.

Norentzat

Seme-alabak edota ezkontidea berriz elkartzea erabakitzen duten eta Getxon bizi diren atzerriko pertsonentzat. Azken urteotan elkartu diren familientzat.

Jarduerak

  • Esku-hartzeari eta aholkularitzari buruzkoak
    • Banakakoa
    • Familiarra
    Familia, bikote eta nerabeentzako taldekako eta nork bere buruari laguntzeko tailerrak.

Kokalekua

Jabekuntza Eskola (Martikoena 16, Alango Osasun zentroaren aldean, Algorta)

Ordutegia

Larunbatero, 11:15etik 15:15era arte. (abuztua itxita)

Nola Kontaktatu

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +