Emakume etorkinentzako topaketa eta prestakuntza programa

  

2017 Liburuxka 

On-line eskaera (IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 15etatik aurrera)

 

EMAKUME ETORKINEN TOPAKETA programaren bidez, Getxoko Udaleko Immigrazio eta Berdintasun Zerbitzuek aukera eskaini nahi dute banaka eta taldeka emakumeek emakume gisa duten mailari, haien bizitzan zehar gainditu behar izan dituzten erresistentzia eta borrokei (arreta berezia jarriko da haien migrazio historian) eta gaur egun haien udalerria den honetan aurre egin beharreko errealitateari buruzko gogoeta egin dezaten.

2007tik egiten dituzte bilera horiek. Konfiantzazko bilguneak dira banakako eta taldeko gogoeta egin eta, bata bestearen ispiluan ikusiz, gertatzen zaiena bakoitzaren gauza berezia ez dela antzematea; izan ere, sistema patriarkaleko emakumeak izatearen parte da. Talde honetan, zailtasunak, zalantzak eta nostalgiak elkarbanatzeaz gain, poza, ausardia eta helmugak, ametsak eta esperantza berriak eraikitzeko moduak ere elkarbanatzen dira.

Topaketen helburu nagusia harrera egin eta irakasteko leku bat eskaintzea da, emakume gisa dituzten eginkizunen gaineko gogoeta egiteko. Baita emigrazioaren ondoriozko errealitate berriari ekiteko gaitasunak sendotzea eta bizimodu libre eta independenteagoaren aldeko apustuan babeserako sareak sortzea. Proiektuak generoaren ikuspegia eta parte hartzeko metodologia ditu oinarri.

 

Saio bakoitzean bilerak bideratzen dituztenen azalpenak, taldeko lana eta talde gisa eraikitzeko eta ezagutza lortzeko teknika partehartzaileak bateratzen dira. Dinamizatzailearen egitekoetako bat parte hartzaileen historia ezagutzeko aukera ematen duen giroa sortzea da, batik bat haien jatorrietako errealitatea eta hemen aurkitzen dutena. Hala ere, gogoetari babesa eman behar dio, protagonista izan eta erantzun bakarrak eta prozedura egokirik eman gabe.

Saioak egunean 3 ordukoak izango dira gutxi gorabehera. Urriaren 7an hasiko dira.

Aldizka, larunbatetan Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan( Martikoena kalea, 16 zb. 1go solairua,Alangoko Osasun Zentrotik gertu)elkartzen dira.

Programa osoa 11 saioz osatuta dago. Parte-hartzeko ziurtagiria % 70ko etortzearekin ematen da.

Foto de Encuentros de Mujeres Migradas en Getxo 2012-2013

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +