Emakumeenganako indarkeria

Tratu txarrak giza eskubideen urraketa larria dira. Inork ez du eskubiderik zu gaizki tratatzeko, ez dago hori justifikatzen duen arrazoirik. Tratu txarren erantzule bakarra egilea da; zuk ez duzu errurik. Tratu txarren edo sexu abusuen kasuetan, Getxon zerbitzu hauengana jo dezakezu:

Gizarte Zerbitzuak

Laguntza emango dizute dohain: psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, bizileku bat aurkitzeko, eta abar.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

  • Algortan, deitu 94 466 01 01 zenbakira
  • Romon, deitu 94 466 01 53 zenbakira
  • Andra Marin, deitu 94 4660130 zenbakira

Polizia

Eraso bat jasateko arriskuan bazaude edo Gizarte Zerbitzuak itxita badaude, jo ezazu Udaltzaingoarengana edo Ertzaintzarengana. Haiek lagunduko dizute.

Osakidetzako Larrialdiak

Lesio fisiko edo psikikorik baduzu, joan zaitez zentro mediku batera, azaldu lesioen jatorria eta eskatu txosten medikuaren kopia.

  • Osakidetzako Larrialdiak: 94 410 00 00.

Arreta telefonikoa

Telefonozko Informazio Sistema bat dago etxean tratu txarrak eta sexu erasoak jasan dituzten emakumeentzat. Doako zerbitzua da eta arreta psikologiko eskaintzen du telefonoz eguneko 24 orduetan, asteburuak barne.

  • Arreta zerbitzuaren telefonoa: 900 840 111.

Biktimari Arreta egiteko Zerbitzua

Biktimei informazioa ematen die: dituzten eskubideak eta lege prozedurak, epaiketetara laguntzea, laguntza psikologikoa.

  • Biktimari Arreta egiteko Zerbitzua Bilbon: 94 401 64 87 edo 900 400 028 (dohainik)

I. tokiko jarduera-protokoloa etxeko eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeenganako arreta hobetzeko

Protokolo honen helburua da etxeko eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei arreta zuzena ematen duten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea , era horretan, erabateko babesa eta arreta bermatzeko.

 


Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +