Emakume etorkinentzako topaketa eta prestakuntza programa

  

2016-2017 Liburuxka (PDF / 3 Mb)

On-line eskaera (IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 1tik aurrera)

Atzerriko emakumeen topaketa eta trebakuntzarako programaren bidez, Getxoko Udaleko Immigrazio eta Berdintasun Zerbitzuek aukera eskaini nahi dute banaka eta taldeka emakumeek emakume gisa duten mailari, haien bizitzan zehar gainditu behar izan dituzten erresistentzia eta borrokei (arreta berezia jarriko da haien migrazio historian) eta gaur egun haien udalerria den honetan aurre egin beharreko errealitateari buruzko gogoeta egin dezaten.

2007tik egiten dituzte bilera horiek. Konfiantzazko bilguneak dira banakako eta taldeko gogoeta egin eta, bata bestearen ispiluan ikusiz, gertatzen zaiena bakoitzaren gauza berezia ez dela antzematea; izan ere, sistema patriarkaleko emakumeak izatearen parte da. Talde honetan, zailtasunak, zalantzak eta nostalgiak elkarbanatzeaz gain, poza, ausardia eta helmugak, ametsak eta esperantza berriak eraikitzeko moduak ere elkarbanatzen dira.

Topaketen helburu nagusia harrera egin eta irakasteko leku bat eskaintzea da, emakume gisa dituzten eginkizunen gaineko gogoeta egiteko. Baita emigrazioaren ondoriozko errealitate berriari ekiteko gaitasunak sendotzea eta bizimodu libre eta independenteagoaren aldeko apustuan babeserako sareak sortzea. Proiektuak generoaren ikuspegia eta parte hartzeko metodologia ditu oinarri.

 

Saio bakoitzean bilerak bideratzen dituztenen azalpenak, taldeko lana eta talde gisa eraikitzeko eta ezagutza lortzeko teknika partehartzaileak bateratzen dira. Dinamizatzailearen egitekoetako bat parte hartzaileen historia ezagutzeko aukera ematen duen giroa sortzea da, batik bat haien jatorrietako errealitatea eta hemen aurkitzen dutena. Hala ere, gogoetari babesa eman behar dio, protagonista izan eta erantzun bakarrak eta prozedura egokirik eman gabe.

Saioak egunean 3 ordukoak izango dira gutxi gorabehera. Urrian hasiko dira.

Aldizka, larunbatetan Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan( Martikoena kalea, 16 zb. 1go solairua,Alangoko Osasun Zentrotik gertu)elkartzen dira.

Programa osoa 11 saioz osatuta dago. Parte-hartzeko ziurtagiria % 70ko etortzearekin ematen da.

Partehartzaileak

 

Alerta Laranja

.

- prezipitazio iraunkorragatik osteguneko 12.00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 24:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 17:00etatik 20:00etara

-Gomendioak
-Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio handiagatik eta olatuengatik

Abisu horiak
- haizeagatik haizeguneetan asteazkeneko 12:00etara
- itsasaldeko arriskugatik: Kostaldeko kalteak osteguneko 06:00etatik 08:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan astearteko osteguneko 00:00etatik 12:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +