Emakumezkoen kulturarteko elkarrizketak

Juntas podemos

Emakumeen  kulturarteko elkarrizketak – Jabekuntzarako kulturarteko espazioa bertako emakumeen eta emakume migratuen topagunearen aldeko espazioa da . Uste dugu inkontziente kolektiboan sarritan funtzionatzen duten aurreiritziak eta estereotipoak apurtzeko modu onena espazioak sortzea dela, bertan esperientziak partekatzeko eta protagonisten beraien eskutik migrazio-prozesura hurbiltzeko.

Amatasun transnazionala, emakumeen migrazio-fluxuak, emakumeen aurkako indarkeria, etxeko enplegua, jabekuntza, munduko abestiak edo migratutako emakume-elkarteen proposamenenak ezagutzea izan dira aurreko urteetan jorratutako gai batzuk.

2016-2017 ikasturtean identitatearen eraikuntza, zapalkuntza sistemak, emakumeen arteko botere harremanak geure gorputzak eta sexualitateaz mintzatuko gara.

Saio guztiak ikuspegi feminista eta kulturartekoarekin jorratzen dira eta  eta dinamika parte-hartzailearekin.

Emakumeen  kulturarteko elkarrizketak – Jabekuntzarako kulturarteko espazioa Getxoko udalaren Berdintasun eta Immigrazio Zerbitzuek antolatutako ekimena da, eta Emakumeentzako Jabekuntza eskolaren barruan kokatzen da.

Hurrengo topaketen datak hauek izango dira:

2017ko urtarrilaren 21ean, otsailaren 25ean, martxoaren 25ean, apirilaren 29an, maiatzaren 27an.

Larunbatetan, 17,00etatik 20,00etara

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Informazio gehiago berdintasuna@getxo.net helbide elektronikoan edo 94 4660136 zenbakian.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +