Aurkezpena

   
   

Azkeneko urteotan aurrerapen eztabaidaezinak egon dira emakume eta emakumeen berdintasunari dagokionez. Gizarte harremanek eta emakume zein gizonek dituzten eginkizunek eraldaketa handia izan dute, orain dela hamarkada batzuk pentsaezina zena. Aldaketa hau mugimendu feministen eta beste emakume askoren ekarpen eta borrokari esker baino ez da gertatu, hauek ez baitute etsi oinarrizko eskubideak lortu eta diskriminazioak salatzeko ahaleginean.

Hala ere, aurrerapen horiek egonik ere, lan-merkatuari, emakumeen aurkako indarkeriari, etxeko lanaren eta zainketen banaketa ezberdinari edo partaidetza politikoari eta erabakiak hartzeari buruzko estatistikek, oraindik ere, asko dagoela egiteke aditzera ematen digute. Kultur eta gizarteko estereotipoetan oinarritutako desberdintasunak errotzeak botere publikoek esku hartu behar izatea eragin du, izan ere, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da berdintasunezko gizartea eragozten duten oztopoak kentzea.

Erantzukizun horren jakitun, gero eta gehiago dira administrazio publikoan emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak sartzen ari diren erakundeak. Udal eremua, pertsonengandik hurbil dagoenez, oso garrantzitsua da berdintasunezko gizartea ahalbidetzen duten politikak bultzatzeko orduan. Hurbiltasun horrek emakume eta gizonen premiak hobeto ezagutzea ahalbidetzen du, eta emakumeak ere parte hartu behar duten gai publikoetan hiritarrek parte hartzeko bidea zabaldu eta sustatzeko aukera ere bada.

Testuinguru honen barruan, Getxoko Udalak Berdintasun Zerbitzua sortu zuen, Lehendakaritza Arloaren barruan dagoena.

Hemen gaude:

Urgull kalea (Bigarren soilarua)

48991 Getxo

Tel. 94 466 01 36

berdintasuna@getxo.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +