Berriak

Adierazpen instituzionala martxoaren 8a dela eta

2017/03/08

Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen instituzional bat onartu du, EAJ-PNVren, PPren, PSE-EEren eta Ciudadanos-Herritarrek-en aldeko botoekin, eta Guk-en eta EH Bilduren abstentzioarekin. EUDEL, Euskal Udalerrien Elkarteak proposatuta, onartutako testuaren arabera, Udalak zortzi printzipio betetzeko konpromisoa hartu du, horien artean, kontsultarako eta erabakiak hartzeko organoetan emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua eta tokiko edozein organotarako izendapenak bermatzea, betiere, sexu batek ere ez dezan izan %40tik beherako ordezkaritza (emakumeen parte-hartzea sustatzeko egitura espezifikoetan izan ezik), eta zenbait mekanismo ezartzea, hautatutako emakume ordezkariak eskumen-banaketa edo funtzio-esleipen estereotipatuen edo bestelako diskriminazio- edo jazarpen-moduen eraginpean izatea eragozteko. Adierazpen osoa 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +