Berriak

Partaidetza tailerrak

2016/06/01

Emakume eta gizonen egoerari buruzko diagnostikorako partaidetza tailerrak

Udalak hainbat kontsulta eta elkarrizketa tailer antolatu ditu, Getxon emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoa egiteko prozesuaren barruan, IV. Berdintasun Planaegin aurretik. Tailerren helburua da esperientzia eta egoera zehatzak identifikatzea, aztertzea eta horiek desberdin bihurtzen dituzten mekanismoak identifikatzea, etorkizuneko Berdintasuneko Planari begira hausnartzearekin batera. Tailerretan teknikariek, elkarteek eta herritarrek hartu ahal izango dute parte. 

Egitaraua

Lehenengo tailerra ekainaren 7an izango da eta gaia Baloreen aldaketarako Kulturak izango da. Bertan udalerriko jai eta kultur egitaruei lotutako gaiez mintzatuko dira partaideak, eta baita elkartrukea eta elkar ezagutza ahalbideratzen dituzten kultur errealitate desberdinak ezagutzera ematen dituzten ekimenez ere. Gure udalerriko gizonen eta emakumeen arteko bizikidetza bermatzeko ezinbesteko baloreen aldaketa sustatzeko kultur gune desberdinen garrantzia ere aztertuko da. 

Bigarren tailerra ekainaren 15ean izango da eta gaia “Parte hartu nahi, jakin eta ahal izatea: hausnarketak jabekuntzatik. Jabekuntzarako guneak eta baldintzak”. Bertan emakumeen jabekuntza pertsonalerako, talderako eta sozialerako baldintzak sortzearen garrantzia izango da gaia, berdinasuneko politiketarako ezinbestekoak diren hiru esparrutatik, hau da, udalerriko araututako eta ez araututako guneetan baloreen heziketatik, indarkeria matxistaren kontrako jabekuntza prozesuak bideratzetik, eta dauden partaidetzako guneetan jabekuntza politikek duten tokitik. 

Ekainaren 16ko gaia izango da “Autonomia, gizarteratzea eta erraztasuna ibiltzeko: denontzako Getxo udalerria”. Aipagai izango dira bazterketa anitza jasaten duten emakumeen esperientziak, eta beraien autonomia ekonomikoa sustatzen duten baliabideak eta inguru jasangarriagora heltzea eztabaidatuko dituzte. 

Azkenik, ekainaren 22ko gaia izango da “Zaintza jasangarriak eta erantzunkidetasuna”, getxotarren osasunari buruz mintzatzeko, batez ere, ugalketa eta sexu-osasunaz, eta baita familian eta elkarteetan zaintzez ere.   

Tailerrak Jabekuntza Eskolan (Martikoena, 16) izango dira, 18:00etatik 20:30era. Parte hartu nahi duten pertsonek izenematea  Berdintasun Zerbitzuan, 944660136 telefono zenbakian edo berdintasuna@getxo.eus helbidean egin beharko dute. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +