Berriak

2018ko diru-laguntzak

2018/04/19

Udalak 27.972€ banatuko ditu emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak sustatzeko 

Getxoko Udalak 27.972€ zuzenduko ditu aurten eremu guztietan emakumeen parte hartzea errazten duten eta udalerriko gizonen eta emakumeen berdintasuna bultzatzen duten programetarako diru-laguntzen deialdirako, IV. Berdintasunerako Planak jasotzen duenez. Eskakizunak aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da. 

Lehenengo diru-laguntza lerroak 19.580€ banatuko ditu emakumeen elkarteen jarduera arruntaren funtzionamendu edota mantentzeko, eta bigarrenak 8.391€ emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko diru-laguntzen artean. Gehienez eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da diru-laguntza lerro bakoitzean. 

Diru-laguntza hurrengo jardueretarako jaso ahal izango dute entitateek: elkartearen funtzionamendu arruntarekin lotutako ekintzetarako; emakumeen elkartearen ohiko programetarako; indarkeriaren prebentziora bideratutako jardueretarako, bereziki, gazteei zuzenduetarako; aukera berdintasunez

kontzientzia hartzeko egiten diren jardueretarako; estereotipoak eta genero rolak gainditzeko ekintzetarako; emakumeen egoera eta lekua eremu guztietan hobetzeko egiten diren jardueretarako; oro har, emakumeen parte-hartze politikoa eta soziala sustatzera bideratutako jardueretarako, bereziki emakume gazte edota migratuena, eta oro har, Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren jarduketa eremuaren barruan dauden proiektu guztietarako.

Laguntza eman zaion jarduera bukatutakoan,agirien bidez egiaztatu beharko da, dirua behar bezala erabili dela frogatze aldera. Jarduerak egiaztatzeko epea 2019ko otsailaren 28an amaituko da.

Deialdia eskatzeko honako baldintza hauek bete behar dira: pertsona fisikoak edo dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea izatea eta egoitza soziala udalerrian izatea, eta aipatutako helburua duten proiektuak edo programak aurrera eraman ahal izatea. Elkarte edo fundazio izaera duten erakundeek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute. 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +