Erakundearteko koordinazioa

Sahararen aldeko Euskal sarea

Congreso de la UNMS 2007

 

Saharar Emakumeen Batasun Nazionala (SEBN)  Indartzeko proiektua Jabekuntza Eskoletatik sortzen da; 2004. urtean, SEBNri Laguntzeko Euskal Sarearen sorrera bultzatu zuten. Sare hori osatzen dute saharar herriarekiko elkartasun elkarteek, Getxo, Basauri, Berriz, Bilbo, Ermua, Ondarroa eta Gasteizko Udalek, Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitateak (UCS/SKU), Emakundek eta Eudelek. Emakume elkarteek eta berdintasun batzordeek ere parte hartu izan dute ekintza zehatzetan. Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Arabako Elkartea arduratzen da sare hori dinamizatzeaz; SEBNri laguntzeaz gain, sentsibilizazioa sustatzen du gure inguruan.

Proiektu horren barruan, aipagarriak dira: Smaran, Tinduf-eko kanpamentuetan (Argelian) eraikitako Emakumeen Etxea; 100 bat emakume partehartzaile izan dituen jabekuntzarako prestakuntza;  jabekuntza ikastaroetako prestatzaile izango diren emakume sahararrei laguntzeko arabiarrez eta gazteleraz argitaratutako gidak; eta bost wilaya-tako Emakumeen Etxeen kudeaketan eta mantenuan emandako laguntza.

Emakumeen Etxeei emandako laguntzaz eta prestakuntzaz gain, SEBN bera indartzeko prozesuari ere laguntasuna eman nahi zaio. Horrela, SEBNren plan estrategikoaren definizioan eta garapenean eta nazioarteko presentzian laguntzeko ere lanean dihardugu. Horren haritik, nazioarteko mailako emakume sareetan partaide izateko lanean ari da SEBN, loturak indartzeko eta borrokak partekatzeko. Harremanetan daude, besteak beste, Beltzezko Emakumeekin, Emakumeen Mundu Martxarekin, afrikar emakumeen hainbat erakunderekin, eta nabarmentzekoa da PAWO-n, Emakumeen Batasun Panafrikarrean, jokatzen duen papera eta duen inplikazioa; Batasun horrek bultzatu du Emakume Afrikarren Hamarkada adierazpena.

Berdinsarea

beldur barik taller

 

Eudel eta Emakundek suspertu dute berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Euskadiko Udal Sare hau, BERDINSAREA izenekoa.

Berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra toki-gobernuek kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak suspertu, sendotu, koordinatu eta ebaluatzeko xedez sortzea izan da. Lana sarean eginez gero toki-mailan arazoari eman dakiokeen erantzunaren eraginkortasuna hobetzea du helburu eta udalaz gaindiko beste erakunde batzuekin lotura izatea.

 2006an Getxoko Udalak oinarrizko dokumentuan ezarritakoaren arabera sare horri atxikitzeko erabakia hartu zuen. Orduztik, aktiboki parte hartzen du antolaturiko kanpaina eta ekintza ezberdinetan. Horien artean, Azaroak 25ko “Beldur Barik” kanpaina nabarmentzen da, indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

2006an Getxoko Udalak oinarrizko dokumentuan ezarritakoaren arabera sare horri atxikitzeko erabakia hartu zuen. Orduztik, aktiboki parte hartzen du antolaturiko kanpaina eta ekintza ezberdinetan. Horien artean, Azaroak 25ko “Beldur Barik” kanpaina nabarmentzen da, indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

 Emakumeen Jabekuntza Eskolen Sarea

Jabekuntza Eskolen Sarearen proiektuaren hastapenak Basauriko udalerrian kokatzen dira, 2003an, bertako Berdintasun Sailetik bultzatuta. Momentu horretan jartzen da martxan, emakumeen parte hartze social eta politikoa bultzatzeko lehendabiziko esperientzia, Jabekuntza Eskolen bidez. Hurrengo urtean, 2004an, sarea osatu egiten da, Basauri, Getxo, eta Ermuaren parte hartzearekin eta 2005an Ondarroa gehitzen zaio. Sareak bizipen eta ezagutzen elkartrukaketa espazio bezala balio izan du lau udalerrien artean. Gainera, sareak berdintasun teknikariez gain, formatzaile eta ikasleen inplikazioa eta proposamenak barne hartzen ditu, behar-beharrezkoak proiektuaren funtzionamendu egokiarentzako.

bazkaria

Erakunde Arteko Batzorde Teknikoa

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +