Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Mahai inguruko parte hartzaileak

Urtero, kanpaina gai jakin baten inguruan egiten da esparru ezberdinak aztertuz, non emakumeenganako bazterketak mantentzen diren.

2014 Sexu eta ugalketa eskubideen alde

Kanpaina honen helburua sexu eta ugalketa eskubideak aldarrikatzea izan da, abortuaren lege erreformari arreta berezia jarriz.

2013 Berdintasunaren alde, kirolez blai!

Kanpainaren helburuak dira kirolaren munduan dauden generoen arteko ezberdintasunak aztertzea, emakumezko kirolarien aitortza soziala eskatzea eta kirol-jarduera aukeratzerakoan oraindik ere presente dauden genero-estereotipoek baldintzatzen ez duten kirola sustatzea.

2012 Kristalezko sabaia apurtzen

Lan-arloan “kristalezko sabaia” sortzen duten kausak eta horrek emakumeengan dituen ondorioak hausnartu nahi izan dira, egoeren aniztasuna kontuan hartuta (etxeko langileak, emakume migratuak, enpresaburuak, guraso bakarreko familiak, funtzio anitzak dituzten emakumeak eta abar).

2011 Emakumeen lan eta ekonomia baldintza eskasak

Helburuak izan dira urritasun ekonomikoak eta lan-urritasunak emakumeei modu espezifikoan nola eragiten dieten hausnartzea eta haiei "Abokatuak kalean" ekintzaren bitartez dituzten eskubideei buruzko informazioa ematea .

2010 Komunikabideeen sexismoaren aurka

Kanpainaren helburuak dira gizonezkoak eta emakumezkoak komunikabideen aurrean aurkezterakoan estereotipo eta rol sexistak edukitzen jarraitzeari eta irudikapen horrek jendartean duen eraginari buruzko hausnarketa egitea; zenbait komunikabideetan indarkeria matxistari ematen zaion tratamendua salatzea; eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko gizarte-eraldaketan komunikabideek esku-hartze handiagoa izan dezatela aldarrikatzea.

2009 Hiri debekatua: Hirigintza, inseguritatea eta emakumeak

Emakumeek espazio publikoaren erabileran segurtasun eta autonomia handiagoa izan dezatela aldarrikatzea eta Getxoko Udalerria hirigintza-diseinuak eguneroko bizimoduan eta espazio publikoetan emakumeen segurtasunaren (segurtasunik ezaren) pertzepzioan duen eraginaz sentsibilizatu nahi izan dugu kanpaina honen bitartez.

2008 Gutxiago berdinagatik? = X =. Prekarietate ekonomikoa

Emakumeek eta, bereziki, emakume alargunek, bizi duten diskriminazio ekonomikoko egoera salatu da eta soldata-berdintasunerako eta alarguntasun duin baterako eskubideak aldarrikatu dira.

2007 Politikaren ateak zabal ditzagun

Kanpaina emakumeek politikan duten ordezkaritza urrian eta haiek benetako botere-espazioetan jasaten duten bazterketa sistematikoan oinarritu da.

2006 Kostuak bana ditzagun, zainketa bana dezagun

Kanpainak pertsona guztiek zainduak izateko duten eskubidea aldarrikatzen du eta zaintzaile lanari balio handiagoa ematea. Halaber, gizonezkoak zeregin horretan bustitzeko premiazko beharra eta zaintzak nahitaez emakumezkoei dagokien zeregina izateari uztea defendatzen du.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +