Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eguna

Ekainak 28, Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eguna

Harrotasuna

Ekainaren 20an mundu osoan ospatzen da  Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen harrotasun eguna. Hasiera batean, Gay harrotasun eguna bezela ezagutu zen, baina pixkanaka, bestelako orientazio eta identitate sexualak hartu dira kontuan, hauek ere ikusgai izateko beharra  eta berezko aldarrikapenak dituztelako.

2009tik aurrera, udalerriko emakume elkarte baten proposamena jarraituz, Berdintasun Zerbitzuak urtero antolatzen ditu aldarrikapen egun hau ospatzeko jarduerak.

2014

Gazteek homofobiaren inguruan dituzten perzepzioei buruzko hitzaldia Gehitu elkartearen eskutik.

2013

"Ser o no ser visible" antzezlana La trapera & Cristina Castillo konpaniaren eskutik.

2012

Mahai-ingurua Xara Sacchi artista eta aktibista lesbiana, Alira Araneta, transexualen eskubideen aldeko aktibista, MDMA lesbiana taldea eta Gaztehgam taldearen eskutik. Euskadiko mugimendu lesbiko, gay eta transexualen egoera, beren aldarrikapenak eta taldeek dituzten erronkei buruz hitz egin ziguten.

2011

Zine forum Jamie Babbiten “Itty bitty Titty Committee” filmaren proiekzioarekin. Ondoren, Aldarte elkarteak solasaldia dinamizatu zuen.

2010

 Mahai-ingurua  “Gay, Lesbiana eta Transexualen egoera, eskubideak eta errebindikazioak” izenpean, Aldarte, Eerrespetuz eta Egham elkarteen parte hartzearekin.

2009

Bi laburmetraien aurkezpena, Tania Arriaga Azkarateren “La Espinita” eta Yolanda Martinezen “De compras con mi madre”. Proiekzioa eta gero, zuzendariek publikoarekin solasaldi batean parte hartu zuten.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +