Kolaborazio proiektuak

DELI proiektua

DELIPrograma berritzailea eta aitzindaria Euskadin. DELI Aniztasuna Ekonomian eta Tokiko Intregrazioa programari atxiki zaio Getxo. Aitzindaria den ekimena da, Europako Kontseilua buru duena, eta enpresa bat duten edo ekintzaileak diren etorkinak laguntzeko tokiko politika eraginkorragoak izatea helburu duena, gizarteratzearekin eta aniztasunarekin lotuta, ekonomiaren sustapen eta tokiko  garapenerako politikaren barruan. Informazio gehiago: www.getxo.eus/deli.

DELI        DELI    

 

CEDEMOS Proiektua, Mugikortasun Jasangarriaren Demostrazio Zentroa

  • Edificio CEDEMOSGetxoko Udalak eta mugikortasunaren sektorean eta gizarteratzearen alorrean liderra den irabazi asmorik gabeko Emaús BIlbao SCIS, Estatu mailan aitzindari den mugikortasun jasangarrirako CEDEMOS proiektua abian jartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2011ko martxoan.

  • CEDEMOS, Mugikortasun Jasangarria Garatzeko Zentroa, I+G+B proiektu berritzailea da, hiru ikuspuntutatik: jarduera (mugikortasun jasangarria), gizarte jasangarritasuna (baztertze egoeran edo arriskuan dauden udalerriko pertsonentzat enplegua sustatzea) eta eraikinaren eraikuntza (jasangarritasun-irizpideekin egin dena).

  • Proiektuaren helburua da Euskadiko zein inguruko lurraldeetako bezero publiko eta pribatuei mugikortasun jasangarriarekin lotutako zerbitzuak eskainiko dizkien mugikortasun jasangarria garatzeko zentro bat abian jartzea eta Getxo sektoreko erreferentzia bilakatzea.

  

VALORA Programa

  • Programa VALORAZer da Valora?:  Europar Funts Soziala 2007 – 2013 Euskal Herriko programa Operatiboak %50ean finantzatuta, Valora proiektuak, Getxoko udalerriko micropyme-en adaptazio gaitasuna eta lehiakortasuna hobetzea du helburu.

  • Proiektu hau, 2007 – 2013 programa Operatibo baten eskarirako aurkeztua izan zen, Garapen sarean dauden Euskal Herriko beste garapen enpresa batzuekin batera.

  • Valora ekintzak:  Proiektu honen oinarrizko ekintzak hurrengoetan oinarritzen dira:

    • Udalerriko enpresen lehiakortasuna nola hobetu identifikatzea.

    • Zerbitzu, tailer eta jardunaldiak martxan jartzea enpresa gestioaren hobekuntza sustatzeko.

    • Enpresak informatuak mantentzea.

    • Udalerriko enpresak ezagutzera ematea.
    • Enpresen arteko laguntza sareak sortzea hauen indartzerako.

    • Generar redes de apoyo entre las empresas para su fortalecimiento.

  • Proiektu hau FSEek finantzatzen du %50an.

 

Getxo LAN-IN Plus: laneratzen-incluyendo Proiektua

  • Getxo LanIn PlusGetxo Lan-In Plus Proiektua Europako Gizarte Funtsaren 3. Helburudun eremuetarako diru-laguntza orokorraren esparruan sartzen da eta bere helburua da zailtasun handienak dituzten pertsonak lan-munduan txertatzea.

  • 24 hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da, 2012 eta 2013 urteetan egikaritzeko eta, guztira, 220.611,88 euroko aurrekontua dauka, erdia Europako Gizarte Funtsak emandako diru-laguntzari esker finantzatuko delarik.

  • Getxo Lan-In Plus proiektuak honako helburuak ditu:

    • Udalerriko langabeen eta lan-munduan txertatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, umeen, adinekoen eta mendeko pertsonen arretarako sektoreetan.

    • Gizarte- eta ekonomia-eragileekin sarean lan egitea, betiere udalerriaren garapen ekonomikoa eta gizarte-garapena bultzatze aldera.

 

Ostalaritza-Aisia-Enplegu Proiektua Faduran

  • Proyecto Hostelería-Ocio-Empleo FaduraBizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, 2010ko abenduan erabiltzaileen esku jarri dira Ostalaritzari eta umeen Aisiari lotutako bi zerbitzu berri Faduran, “Fadura Ostalaritza” eta “Txikigune” izenekoak, hurrenez hurren.
  • Gizarte-interes nabaria duen proiektua da, sektore horietan esperientzia handia duten eta lan-merkatuan txertatzea helburu duten irabazi asmorik gabeko bi enpresak kudeatzen baitute proiektu hori. (Fundación Peñascal eta Sartu gizarte erankundeek sustatutako Peñascal Hosteleríak eta Keimak enpresek).

  • Proiektu integral bat da eta, Getxo Kirolak-eko erabiltzaileei zerbitzua emateaz gain, honako helburuak ditu:

    • Baztertze arriskuan dauden pertsonak lan-munduan txertatzea, prestakuntzarako programen bitartez.

    • Tokiko garapena: ostalaritza eta aisiari lotutako jardueren dinamizazioa.

    • Udalerriko enpresei zerbitzuak ematea: sektore hauetako enpresentzat langile kalifikatuak.

 

Tokiko Garapenrako Proiektuak, Gizarte Erakundeekin Lankidetzan

  • Getxolan-ek hainbat gizarte-eragilerekin elkarlanean dihardu, zailtasun bereziak dituzten pertsonentzat enplegua sortuko duten tokiko garapenerako proiektuak abian jartzeko. Zeregin hori islatzeko eta etorkizunean lanean jarraitzeko, Lankidetza-hitzarmenak sinatzen ari da, hainbat proiektutan Getxon lanean diharduten erakunde ezberdinekin.

  • Laneratze Enpresak

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +