Berriak
Azken izakinak saltzeko merkatua
2018/02/05
Tokiko komertzioa azken izakinak saltzeko merkatuarekin bat egiteko epea hasi da. Merkatua martxoaren 8, 9 eta 10an egingo da.
Beste aurrekoetan egin zen legez, establezimenduek denboraldiko azken izakinak kalera atera ahalko dituzte, baimena eskuratu ondoren.
Parte hartu nahi duten establezimenduek eskaera-orria bete behar dute.
Merkatu honen baimenak izapidetzeko eta aldez aurretik merkatuaren publizitate ona egiten dela bermatzeko, 2018ko otsailaren 20an jakin behar dugu merkatuarekin bat egiten duzuela. Ezin duzue beranduago egin.
Nahikoa da erantsitako galdetegia bidaltzea, baiposta elektronikoz getxolan@getxo.eus, baieskura Getxoko elkartegian, Ogoño kaleko 1ean.
Informazio gehiago hemen:
Ekonomiaren Sustapena
Telefonoa: 944660140 edo getxolan@getxo.eus