Berriak

Getxo MEETING

2017/09/11

 

Getxo MEETING azaroaren 16an: 10 ideia zure negoziorako, eta askoz gehiago.

 Bilera berezi horren helburua ideiak sortzea izan zen. Hori dela eta, lehen urrats gisa, parte-hartzaile bakoitzak lantzeko erronka bat aurkeztu zuen.

 Geure burua aurkeztu ostean, lanean hasi ginen, erronkari behar bezala aurre egiteko xedez. Aukeratu ziren sormenezko helburuak bezero gehiago lortzeari lotuta zeuden bereziki; alabaina, erronka zehatzagoak egon ziren ere bai. Ideia-jasa batean aritu ginen lanean, brainwriting delakoan ardaztutakoa; hau da, minutu gutxiren buruan ideia ugari sortzea ahalbidetzen duen ideia-jasaren teknika. Era berean, sormenezko beste estimulu batzuk —hala nola ausazko sinboloak— baliatu genituen, disruptiboagoa eta ezustekoagoa den ikuspuntu batetik sortu ahal izateko.

Ondoren sortutako ideiak iragazi egin ziren parte-hartzaileek zehaztutako bi aukeraketa-irizpide oinarri hartuta.

 Laburbilduz, hizpide dugun Getxo Meeting bileran ideia ugari sortu zituzten bai ekintzaile-enpresaburuek, bai gainerako “buru pentsalariek”; hala, besteentzako ideiak aurkeztu zituzten, bai banaka bai bikoteka.

 Nabarmendu beharra dago azkenik ideia bakarra hautatu zutela eta horren bitartez hainbat gaiez konturatu zirela:

 -Dagoeneko zituzten iraganeko ideiak sendotzea, oraindik abian jarri gabekoak.

-Erronkak eraberritzea: bezero gehiago edo hobeak diren bezeroak nahi ditut (fakturazio gehiago, eskaintzen ditudan beste zerbitzu batzuk erosteko ahalmena, etab.)?

 - Aurkeztutako erronka estrategikoena den edo beste erronka batean pentsatu behar dudan ulertzea.

- Aukeratutako ideia gauzatzeko modua pentsatzea: azken finean, ideiarik hoberena aukeratutakoan, sormena aplikatu beharra dago hasierako helburua bete dadin.

 Bertaratutakoei interesgarria iruditu zitzaien beste batzuen ekarpenak jaso ahal izatea; izan ere, zaila iruditzen zaigun erronka bat lorgarria dirudi sarri beste ikuspuntu batetik helduz gero. Baina bereziki garrantzitsua den zerbait gertatu zen: benetan egin nahi dugun zerbait baldin badago, interesgarria, estrategikoa eta gure irizpideak betetzen dituena, zeren zain gaude martxan jartzeko? Uste dut bertaratutakoak ohartu zirela gure mugak albo batera utzi eta abian jartzeko unea dela.

 

 

Apunta zaitez hurrengo GetxoMeetingera! azaroaren 30ean izango da, 12:00etatik 14:00etara. Bertan, ezagutzak aurkeztu, jaso, partekatu eta kontaktu baliotsuak egin ahalko dituzu.

Doako topaketa da, Getxoko ekintzaile eta enpresaburu guztiei zuzendutakoa.

Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Getxolanen. Horietako bakoitzerako eman beharko da izena, topaketak independenteak baitira. Horri buruzko informazioa jasotzeko edo izena emateko, jar zaitez gurekin harremanetan 94 466 01 40 telefono-zenbakiaren bitartez edo getxopro@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez. 

Programari buruzko informazio gehiago eta aurreko saioetan jorratutako gaiak izango dituzu eskuragai  webgunean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +