Berriak

U.LAB 2017 LEADING FROM THE EMERGING FUTURE IKASTAROA

2017/09/09

U-lab ingelesezko ikastaro online-offline bat da, guztiz doakoa eta MOOC formatuan (Massive Open Online Course – Doako Online Ikastaro Masiboak); 3 hilabeteko iraupena du. U.lab Otto Scharmer-ren U Teorian oinarritzen da. Teoria hori norberaren, erakundeen edota gizartearen eraldaketa bilatzean ardaztuta dago eta, horretarako, egoerei aurre egiteko gure moduagatik abiatzen da. Funtsean, adimena eta zentzumenak geure barne-muinetik zabaltzean datza, bertatik abiatuta, inspirazio eta sormen kolektiboko prozesuak martxan jartzeko.

Getxolanen zuzeneko 4 saio ikusiko ditugu  taldean, zeinetan mundu osoko u-lab  komunitateak parte hartu duen, eta gure arloko gainerako parte-hartzaileekin konektatuko gara, ikastaroaren edukietan sakontzeko tokiko ikuspegitik. Kalkulatu da ikastaroak batez beste 5 ordu-eskatzen dituela.

U.lan 13 astetan antolatu da; beraz, online prestakuntza-modulu bakoitza burutzeko 2 aste daude.

Zergatik parte hartu:

  • Modu berritzaile batean ikasteko espazioa da: horri esker, U Teoriaren inguruko ikasketa-prozesu kolektiboa partekatu, eta besteengandik zein beste batzuekin batera ikasi dezakegu, estatu- eta mundu- mailan. Helburua XXI. mendeko prestakuntza-agertoki berri bat probatzea da.
  • Elkargune bat da: bertan, gure ideietan sakondu eta horiek zehazteko denbora eta tokia aurkituko ditugu,toki-mailan aldaketa nola gauzatu argitzeko. Izan ere, haren bidez, gure ardurak eta interesak partekatzen dituzten inguruko beste pertsona batzuekin harremanetan jarri ahalko gara.

Parte-hartzaileek tarteko ingeles-maila eduki behar dute online ikastaroa jarraitu ahal izateko, 2017ko edizioan ikastaroaren edukiak biltzen zituzten bideoek gaztelaniazko transkripzioak bazituzten ere.

Gehiago jakin nahi baduzu…..

https://www.youtube.com/watch?v=bGXyTq65C_A

https://issuu.com/simoon04/docs/ulab_magazine_01

https://www.facebook.com/MITxU.Lab/

Ikastaroaren edukietara sartu ahal izateko, edX plataformaren bidez izena eman beharra dugu:
https://www.edx.org/course/u-lab-leading-emerging-future-mitx-15-671-1x-O

Halaber, beharrezkoa da u.lab 0x Awareness-Based Systems Change with u.lab - How to Sense and Actualize the Future ikastaroa egitea. 90 minutuko iraupena du eta u.laben ikastaro nagusirako sarrera bat da: Leading from the Emerging Future. Ikastaroa hasi aurretik edo horren lehenengo astean egin daiteke, irailaren 14tik 20ra.

Zuzeneko lau saioak ostegunetan izango dira 16:00tik  19:00ra data hauetan 2017/09/21,2017/10/19, 2017/11/9 eta 2017/12/14.

Informazio gehiago eta izen-ematea Getxolan-en, telefono zenbakia 94 466 01 40 edo getxopro@getxo.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +